Katajineta

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Life

Katajineta
Iraute egoera
Sailkapen zientifikoa e
Erreinua: Animalia
Filuma: Chordata
Klasea: Mammalia
Ordena: Carnivora
Familia: Viverridae
Generoa: Genetta
Espeziea: Genetta genetta
Linnaeus, 1758
Hedadura mapa

Katajineta (Genetta genetta) biberridoen familiako ugaztun karniboroa da, katu txiki baten tamainakoa, gorputz luzexka (43 – 55 cm luze), mutur zorrotza, hanka motzak eta isats luze eta iletsua (33 – 52 cm luze) dituena. Ilajea arre-grisaxka du, eta orban ilunez beteta dago gorputzean eta eraztun ilunez isatsean. Arrek batez beste 2 kg pisatzen dute, eta emeak baino % handiago izaten dira. Karraskariz eta hegaztiz elikatzen da, eta basoetan bizi da.

Euskal Herrian bizi den azpiespeziea, Genetta genetta genetta, Iberiar penintsulan, Balear uharteetan eta Frantzian bizi da, eta Europako iparraldera eta ekialdera hedatzen ari da. Beste azpiespezie batzuk Ekialde Hurbilean eta batez ere Afrikan oso arruntak dira. Europan denbora gutxi daramala uste da, eta gizakiak maskota gisa ekarria dela, edo oharkabean, ezkutuko bidaiari, itsasontziren batean.

Taxonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

30 azpiespezietik gora deskribatu dira. Ondorengo lau hauek dute onarpen zabala komunitate zientifikoan:

Wikispezieetan informazioa gehiago aurki dezakezu: Genetta_genetta
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Katajineta Aldatu lotura Wikidatan


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
  1. The IUCN red list of endangered species