Sortaldeko plaza (Madril)

Koordenatuak: 40°25′05″N 3°42′44″W / 40.4181°N 3.7122°W / 40.4181; -3.7122
Wikipedia, Entziklopedia askea
Plaza de Oriente» orritik birbideratua)
Sortaldeko plaza
Plazaren ikuspegia ekialdetik, Filipe II.a Espainiakoaren estatua duen iturria eta atzealdean Madrilgo Errege Jauregia ikusgai daudela.
Irudi gehiago
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Madrilgo Erkidegoa
UdalerriaMadril
Koordenatuak40°25′05″N 3°42′44″W / 40.4181°N 3.7122°W / 40.4181; -3.7122
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1844
Arkitektura

Sortaldeko plaza (gaztelaniaz Plaza de Oriente) Espainiako Madril hiriburuan dagoen plaza bat da.

Kokalekua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Centro barrutian dago, Madrilgo Errege Jauregiaren ekialde edo sortaldean, hortik bere izena.

Plaza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oinplano laukizuzena eta buru kurbatua duen monumentu izaerako plaza bat da, 1844an Narciso Pascual Colomer arkitektoak beste aurreko proiektuen ondorendoa zen plazaren behin betiko itxura diseinatu zuen. Plaza honen eraikuntzaren bultzatzaile nagusietako bat Josef I.a Espainiakoa izan zen, Napoleonen anaiak solairu honetako Erdi Aroko eraikinen eraustea agindu baitzuen.

Plazaren inguruan hiriko bi eraikin nabarmenetakoak daude, bata mendebaldean, Madrilgo Errege Jauregia, eta bestea ekialdean, Madrilgo Errege Antzokia. Iparraldean Gizakundearen Errege Monasterioa dago, honi Priorako Ortua desjabetu eta plazara gehitu zitzaion.

Aipatutako eraikinez gain plaza lorategiez eta eskultura multzo batez ere osatua dago, azken horien artean, XVIII. mendean Pietro Tacca italiar eskultoreak burututako Filipe II.a Espainiakoaren eskultura bereziki nabarmentzen da. Mundu osoan atzeko hanketan soilik zutik mantentzen den lehenbiziko zaldizko eskulturatzat jo ohi da.

Frankismoa eta espainiar nazionalismoaren ikur[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frankoren Diktadura garaian Franko espainiar diktadorea Errege Jauregiko balkoira atera eta bere jarraitzaileez lepo beterik zegoen plaza honetara hitzaldiak eman ohi zituenez, espainiar nazionalismoaren eta bereziki frankismoa ikus bilakatu zen, gaur egun oraindik ere frankismoaren aldekoak urtero azaroaren 20an bertan bildu (Frankoren heriotza eguna) eta diktaduraren gorazarrea egin ohi dute.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Espainia