Pravdinsk

Koordenatuak: 54°27′00″N 21°01′00″E / 54.45°N 21.0167°E / 54.45; 21.0167
Wikipedia, Entziklopedia askea
Pravdinsk
Правдинск
Friedland in Ostpreussen
hiri/herria
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Exklabe Kaliningrad oblasta
Hiri okrugaPravdinsk Urban Okrug
Izen ofizialaПравдинск
Фридланд
Правдинск
Jatorrizko izenaПравдинск
Friedland in Ostpreussen
Posta kodea238400
Geografia
Koordenatuak54°27′00″N 21°01′00″E / 54.45°N 21.0167°E / 54.45; 21.0167
Map
Azalera10 km²
Altuera20 m
Demografia
Biztanleria4.171 (2017)
0 (2017)
Dentsitatea417,1 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1312
Telefono aurrizkia40157
Ordu eremuaUTC+02:00
admpravd.ru

Pravdinsk (errusieraz: Пра́вдинск, 1946 baino lehen bere izen alemanez ezaguna, Friedland, polonieraz: Frydląd, lituanieraz: Romuva), Errusiako Kaliningradeko oblasteko Pravdinski barrutiko hiri bat eta administrazio-zentroa da. Laba ibaian dago eta Bagrationovsketik 30 kilometro ekialdera eta 53 kilometrora Kaliningradoren hego-ekialdean. Biztanleria kopurua: 4.323 (2010eko Errolda)

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1807ko Friedlandeko gudua, Ernest Meissonierren XIX. mendeko margolan batean.

Pravdinsk 1312. urtean sortu zen Laba ibaian zehar dagoen ibi batean, Prusiako bertako natangiar tribua zaldun teutoniarrek menperatu ondoren, eta 1335ean hiriko pribilegioak jaso zituen Luther von Braunschweig maisu handiaren menpe.  Friedland ("lur baketsua") izen alemanarekin ezagutzen zen. 1440an hiria Teutoniako Prusiar Konfederazioan sartu zen, eta horren eskariz Kasimiro IV.a Jagellon poloniar erregeak eskualdea Poloniako Erresuman sartzeko akta sinatu zuen 1454an Hiria ondorengo Hamahiru Urteko Gerran suntsituta egon zen, Polonia-Teutoniko gerra guztietan luzeena izan zena. Gerra ostean, 1466an Torunen sinatutako bake itunaren arabera, Poloniaren zati bihurtu zen, zaldun teutoniarrek zuten feudo gisa. [1] 1525ean, hiria Prusiako Dukerriaren parte bihurtu zen, Poloniako dukerria basailu bat, ordena teutonikoaren Estatua sekularizatu ondoren. 1618tik aurrera, Hohenzollern dinastiako Brandenburgoko dukeek gobernatu zuten, Poloniaren mendean geratuz. Suediako tropek berriro kaltetu zuten Iparraldeko Bigarren Gerran 1655-1660 bitartean.

Friedland Prusiako Erresumakoa izan zen 1701etik, eta Napoleonen Gerrak 1807ko ekainaren 14an, Napoleonen armada frantsesak poloniarrek eta saxoiek lagunduta Friedland-eko gudua irabazi zuen Errusiar eta Prusiar armada konbinatuaren aurka. Herria Alemaniako Inperioaren parte bihurtu zen 1871n, Prusiarrek zuzendutako Alemaniaren bateratzearen garaian.

Bigarren Mundu Gerran, Friedland Armada Gorriak konkistatu zuen 1945eko urtarrilaren 31n, Alemaniaren inbasio sobietikoaren baitan. Garai hartan Friedland Ekialdeko Prusiako probintziako Landkreis Bartensteinekoa zen, Alemania nazitik Sobietar Batasunera 1945eko Potsdameko Hitzarmenaren arabera transferitu zutena. Alemaniako populazioak ihes egin zuen edo kanporatua izan zen, eta Ekialdeko Prusia Sobietar Batasunaren eta Poloniako Herri Errepublikaren artean banatu zen, Friedland Errusiako SESFeko Kaliningradeko Oblastan antolatutako zatia izanik. Hiria Fridlyandsky Barrutiko administrazio-zentro bihurtu zen Fridlyand izenarekin, baina Pravdinsk eta Pravdinski Barrutia izena hartu zuten 1946an

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Górski, pp. 96-97, 214-215

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]