Aitzinindoeuropera
Itxura
(«Protoindoeuropar» orritik birbideratua)
Aitzinindoeuropera | |
---|---|
baliorik ez | |
Datu orokorrak | |
Hizkuntza sailkapena | |
giza hizkuntza indoeuropar hizkuntzak | |
Informazio filologikoa | |
Hizkuntza-tipologia | hizkuntza fusionatzailea eta SOV hizkuntza |
Genero gramatikalak | genero maskulinoa, genero femeninoa eta genero neutroa |
Kasu gramatikalak | nominatiboa, datiboa, ablatiboa, genitiboa, akusatiboa, bokatiboa, lokatiboa eta instrumentala |
Alfabetoa | baliorik ez |
Aurrekaria | ezezaguna eta Proto-Nostratic (en) |
Hizkuntza kodeak | |
Wikipedia | ine-pro |
Aitzinindoeuropera berreraikitako aitzin-hizkuntza da, aitzinindoeuroparrek hitz egingo zuketena, eta indoeuropar hizkuntzen arbaso komuna zatekeena. Indoeuropar hizkuntzen idatzizko lekukotasunik zaharrenak (hitita, sanskritoa, mizenikoa) K.a. XX-XV. mendekoak badira ere, bizpahiru mila urte lehenagoko aitzinindoeuropera berreraiki ohi da.[1]
Aitzinindoeuroperako hainbat ezaugarri (hots sistema, morfologia, lexikoa, eta abar) ondorengo indoeuropar hizkuntzak elkarrekin erkatuz berreraiki dira, konparazio-metodoa erabiliz. Berreraikitako formak (eta ez lekukotutakoak) direla adierazteko asteriskoa erabiltzen da: *wódr̥ 'ura', *ḱwṓn 'txakurra', edo *tréyes '(gizonezko) hiru'.