Puebla (Mexiko)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Puebla (Puebla)» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Puebla
 Mexiko
Catedral puebla nocturna.jpg
Pueblako elizen dorreak eta gangak
120x90px Escudo Puebla.png
Administrazioa
Herrialdea  Mexiko
Probintzia Puebla
Alkatea José Antonio Gali Fayad (PAN)
Izen ofiziala Heróica Puebla de Zaragoza
Postakodea 72000
Geografia
Koordenatuak 19° 03′ 05″ N, 98° 13′ 04″ W / 19.051388888889°N,98.217777777778°W / 19.051388888889; -98.217777777778Koordenatuak: 19° 03′ 05″ N, 98° 13′ 04″ W / 19.051388888889°N,98.217777777778°W / 19.051388888889; -98.217777777778
Puebla (Mexiko) hemen kokatua: Mexiko
Puebla (Mexiko)
Puebla (Mexiko)
Puebla (Mexiko) (Mexiko)
Puebla up close.png eta Mexico Puebla Puebla comunities map.svg
Azalera 546 km²
Altuera 2135
Demografia
Biztanleria 1.434.062 bizt. (2010)
Metropolia 2,909,000
Dentsitatea 2.626,49 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera 1531
Telefono aurrizkia 222
Ordu eremua UTC−06:00
Hiri senidetuak Florentzia, Łódź, Oklahoma City, Asuncion, Cancún, Pueblo (Colorado), Rodas, Talavera de la Reina, Cádiz, El Burgo de Osma-Ciudad de Osma, Wolfsburg, Xalapa, Fez, León, Rodas eta Benito Juárez
http://www.pueblacapital.gob.mx/

Puebla (izen ofiziala: Heróica Puebla de Zaragoza) Mexikoko erdialdeko hiria da, Puebla estatuko hiriburua. Popocatepelt sumendiaren oinetan dago, Mexikoko hiriburuaren eta Veracruzko portuaren (Mexikoko golkoa) artean. Mexikoko hiririk jendetsuenetan laugarrena da, Mexiko Hiriaren, Guadalajararen eta Monterreyren ondotik. 2010ean hiriak 1.985.941 biztanle zituen. Metropoli eremuak Puebla estatuko beste 10 udalerri eta Tlaxcala estatuko 13 udalerri hartzen ditu, eta 2.809.000 biztanle dauzka (2010).

Artzapezpiku egoitza Pueblan dago, eta unibertsitatea eta aireportua ditu.

Pueblako katedrala

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1530. urtean sortu zuten hiria. Estrategia balio handia du, Mexikoko hiriburuaren eta Veracruzko hiriaren artean baitago, eta horregatik Mexikoko kolonizatzaileen jomuga izan zen. Ameriketako Estatu Batuetako armadak hartu zuen 1847. urtean, Mexikoren eta Estatu Batuen arteko gerra zela eta. Gero, frantsesek hartu zuten hiria, baina 1862an alde egin behar izan zuten Ignazio Zaragoza jeneralaren erasoen aurrean. Hala eta guztiz ere, frantsesen esku erori zen berriro ere urtebete geroago, eta Frantziaren mende egon zen, 1867an Porfirio Díazek askatu zuen arte.

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ekonomia jarduera nagusiak industria (papergintza, automobilgintza, janari industria, ehungintza, zeramikagintza) da. Burdinbidegune eta errepidegune garrantzitsua da.

Klima[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Datu klimatikoak (Puebla, 1951-2010)
Hila Urt Ots Mar Api Mai Eka Uzt Abu Ira Urr Aza Abe Urtekoa
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 29.5 32.0 35.0 36.0 36.5 34.0 33.0 33.0 32.0 33.0 31.0 30.5 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 23.0 24.0 25.9 27.5 27.9 26.3 25.3 25.3 24.8 24.8 24.4 23.6 25.2
Batez besteko tenperatura (ºC) 13.9 15.1 17.1 19.0 19.8 19.4 18.4 18.4 18.2 17.3 15.8 14.5 17.2
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -5.5 -1.5 -2.0 1.0 5.0 5.0 4.0 4.5 0.0 2.0 -4.5 -6.0 '
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) 4.9 6.2 8.4 10.5 11.7 12.5 11.6 11.5 11.5 9.9 7.3 5.5 9.3
Euria (mm) 11.5 7.1 9.5 28.7 84.0 194.6 156.6 167.5 197.7 80.4 18.3 5.3 961.2
Euri egunak (≥ 0.1 mm) 1.5 1.6 2.5 6.2 12.7 18.2 17.7 18.0 18.8 10.1 3.1 1.3 111.7
Eguzki orduak 241.4 237.8 258.7 240.9 233.1 196.3 191.3 217.8 172.2 218.9 218.9 229.0 2656.3
Hezetasuna (%) 53 48 50 57 66 69 68 71 66 62 62 56 61
Iturria (1): Servicio Meteorologico Nacional,[1] Weatherbase[2]
Iturria (2): Colegio de Postgraduados (humidity and sun)[3]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oso ondo gorde ditu Pueblako hiriak espainiarren kolonizazio garaiko eraikinak. Aipagarriak dira, besteak beste, XVI-XVII. mendeetako katedrala, XVI-XVII. mendeetako Santo Domingo eliza, XVII. mendeko Alfeñique etxea (museoa, gaur egun) eta Antzoki Nagusia (1790).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Mexiko
Artikulu hau Mexikoko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Puebla (Mexiko)