Gailupa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Gailupa
Bullfinch male.jpg
Iraute egoera

Arrisku txikia (IUCN 3.1)
Sailkapen zientifikoa
Erreinua Animalia
Filuma Chordata
Klasea Aves
Ordena Passeriformes
Familia Fringillidae
Generoa Pyrrhula
Espeziea Pyrrhula pyrrhula
Linnaeus, 1758

Gailupa (Pyrrhula pyrrhula) fringillidae familiako hegazti paseriformea da, txonta eta karnaba bezala. Eurasiako eskualde epeletan bizi da[1].

Lepoa eta mokoa motzak ditu. Arra eta emea nahiko ezberdinak dira, arrak kolore arrosa-laranja bizikoa baitu sabelaldean eta emeak, kolore gris eta arre apalagoa papar-sabelalde horretan; gainontzean, baina, bi sexuak nahiko antzekoak dira: buru beltza dute, bizkarralde grisa, ipurtalde zuria eta buztan beltza. Habiagile arrunta da Euskal Herri osoan, batez ere alderdirik hezeenetan eta garaiera batetik gorako eremuetan.[2][3]

Batez ere fruta-arboletako haziak eta adabegiak jaten ditu. Udazkenean lizarretik eta elorri zuritik ere jaten du. Eskura egotekotan, artatxikia, kinoa eta aza kizkurra nahiago izaten ditu.

Beste izen batzuk[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz izenak beste aldaera batzuk jaso ditu: amabirjinatxori, azpigorri, brisko-txori, fiu, frutabatzaile, guadalupe-txori, hazibatzaile, lorebatzaile, lorejale, loretxori, mertxika-txori, moreta, motabatzaile, motatxori, muxikatxori, neguta erreal, neguta gorri, papargorri, paranda gorri, pepetanbor, pipitajale, sunsun, tuluma, txonta, txonta erreal, txorigorri.[2]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. BirdLife International (2004). Pyrrhula pyrrhula. 2006. IUCN Red List of Threatened Species. IUCN 2006
  2. a b Gailupa txoriak.eus webgunean (2017-08-05)
  3.   Larrañaga, Jon (1996), Euskal Herriko fauna (ornodun lehortarrak), Elhuyar, 222. orrialdea, ISBN 84-87114-09-1 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gailupa Aldatu lotura Wikidatan
Wikispezieetan bada informazioa gehiago, gai hau dela eta: Pyrrhula_pyrrhula


Biologia Artikulu hau biologiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.