Qabus Bin Said

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Qabus Bin Said
Omani Qaboos bin Said Al Said (cropped).jpg
Omango sultan

1970eko uztailaren 23a - 2020ko urtarrilaren 10a
Said bin Taimur Itzuli - Haitham bin Tarik Al Said
Bizitza
Jaiotza Salalah Itzuli1940ko azaroaren 18a
Herrialdea  Oman
Heriotza Beit al-Barakah Itzuli2020ko urtarrilaren 10a (79 urte)
Heriotza modua : ondesteko minbizia
Familia
Aita Said bin Taimur
Ama Mazoon al-Mashani
Ezkontidea(k) Sayyida Nawal Itzuli  (1976 -  1979)
Q82904705 Itzuli  (ezezaguna -  2020ko urtarrilaren 10a)
Leinua Al Said Itzuli
Hezkuntza
Heziketa Royal Military Academy Sandhurst Itzuli
Hizkuntzak arabiera
ingelesa
Jarduerak
Jarduerak subiranoa
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Adar militarra Britainia Handiko Armada
Gradua field marshal Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa islama

Qabus bin Said Al Said (arabieraz: قابوس بن سعيد آل سعيد‎‎Qābūs bin Saʿīd ʾĀl Saʿīd, qaː.buːs bin sa.ʕiːd ʔaːl sa.ʕiːd ahoskatua; Salalah, Dhofar, 1940ko azaroaren 18a - Maskat, 2020ko urtarrilaren 10a) Omango sultana izan zen. Said bin Taimurren semea, Albusai familiako errege-dinastiaren hamalaugarren ondorengoa.

Gaztetan Britainia Handira joan zen ikasketak sakontzera. 1960an, Sandhursteko Akademia Militarrean sartu zen. Ikasketa militarrak bukatuta, eskoziar erregimentu batera bidali zuten, Alemaniako Errepublika Federalera. Omango koroaren oinordeko gisa herrialde askotan ibili zen 60ko hamarraldiaren hasieran. 1964an sultanerrira itzuli zen. Aitak Salalahko jauregian egotera behartu zuen, Korana ikasten, sei urtez. Amak, ezkutuan, The Times egunkaria eskuratzen zion, eta britainiar BBC irratia entzuten zuen munduko berri jakiteko. 1970ean aita abdikatzera behartu zuten, eta semeak hartu zuen aginpidea. 29 urterekin, sultanerria modernizatzeari ekin zion. Aita 1972an hil zitzaion, Londresen. Izan zuen lehen arazoa Hegoaldeko Yemengo armada komunistaren matxinadari izan zen, baina kanpoko laguntza handirik gabe garaitu zituen. Duela urte batzuk demokraziaren alderako pauso batzuk eman ditu. Hauteskunde parlamentario libre eta justuak (emakumeek bozkatu ahal izan dute, baita hautagai izan ere) egin dira.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Oman
Artikulu hau Omango biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.