Ramon Mercader

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Ramon Mercader
Ramon mercader grave.jpeg
Bizitza
Jaiotza Bartzelona1913ko otsailaren 7a
Herrialdea Katalunia
Heriotza Habana1978ko urriaren 19a (65 urte)
Hobiratze lekua Kuntsevoko hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (birikako minbizia)
Familia
Ama Caridad Mercader
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
katalana
Lanbidea
Lanbidea espioia eta politikaria
Jasotako sariak
Zerbitzu militarra
Gradua koronel
Gatazka Espainiako Gerra Zibila
Sinesmenak
Alderdi politikoa Kataluniako Alderdi Sozialista Batua
Q6743689
IMDb nm1533881

Jaume Ramon Mercader del RíoRamon Mercader izen-deiturez ezaguna— (Bartzelona, Katalunia, 1913ko otsailaren 7a - Habana, Kuba, 1978ko urriaren 19a) PSUC alderdi politikoko militantea izan zen. Leon Trotski hil zuelako famatu zen.

Espainiako Gerra Zibilean parte hartu zuen, bere amak Sobietar Batasuneko zerbitzu sekretuentzat lan egiteko kontratatu zuen arte. Troskistengana hurbildu zen Parisen, NKVD agentziak Trotski hiltzeko zeregina eman zion arte.

Frank Jacson ezizenarekin heldu zen Mexikora 1939. urtean; eta 1940ko abuztuaren 20an eraso zion Trotskiri, Trotskiren etxean bertan, piolet bat erabiliz. Leon Trotskiren zaintzaileek kolpeka hantxe hil nahi izan zuten Mercader, baina Trotskik (larri zauritua) geldiarazi zituen. Biharamunean hil zen Trotski, ospitalean egin zioten ebakuntzak ezin izan baitzion Mercaderrek buruan eragindako zauri larria oneratu.[1][2]

Mexikoko agintariek atxilotuta, hogei urteko kartzela zigorra ezarri zioten, erailketagatik. 1953. urtean bere benetako izaera ezagutu zen; 1960ko maiatzaren 6an kartzelatik irten zen; Kubara joan zen lehendabizi, eta Sobietar Batasunean heroiaren domina eman zioten. Geroztik, aldizka Sobietar Batasunean eta aldizka Kuban bizi izan zen, harik eta 1978an Habanan hil zen arte, minbiziak jota. Moskuko Kuntsevo barrutiko hilerrian dago lurperatuta, «Ramón Ivanovich Lopez» (Рамон Иванович Лопес) izen-deiturekin.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Deborah Bonello eta Ole Alsaker: «Trotsky's assassination remembered by his grandson», The Guardian, 2012ko abuztuaren 20a.
  2. (Ingelesez) Lynn Walsh: «Forty Years Since Leon Trotsky's Assassination», Militant International Review, 1980ko uda.