Raspas del Embarcadero

Wikipedia, Entziklopedia askea

Club de Remo Raspas del Embarcadero, ezagunagoa Raspas izenaz, Getxoko Areeta auzoko arraun taldea da.

Uniformea

Kolorea arrosa du elastikoetan eta Areatarra traineruan.

Historia

1934. urtean Areetako arraunalriez osaturiko Sociedad de Remo del Embarcadero izeneko elkarte batek parte hartu zuen Abrako estropadetan. 1945. urtean jokaturiko lehenengo Espainiako Trainerilla Txapelketa irabazi zuten areetarrek.

Gaurko elkartea 1969an sortua da, baina 1980ko hamarkadaren erdira arte ez zuen lortu trainerua uretaratzea. Urterik onenak 90. hamarkadaren erdialdera ezagutu zituen. 1994. urtean Oskar Mujikak gidaturik Euskal B Liga irabazi zuen (baita bere lehenengo 4 estropadak ere) eta hurrengo hiru urtetan Traineruen Euskal Ligan aritu zen emaitza txukunak lortuz, 1997ko 8. postua kasu, bizkaitarrik onena izanik. Urte berean Bizkaitarren arteko ligan bigarren gelditu zen Ondarroaren atzetik. Garai haietan Dalia Bandera antolatu izan zuen uztailean. Hurrengo urtean Algortarekin bat egin eta Getxo Arraun Taldea sortu zuten, kolore urdinduna, eta bi traineru atera ahal izan zituzten, baina ez zuten esperotako emaitzarik izan. Arraunlari eskasiaren ondorioz 1999an ez zuen trainerurik atera eta horrela jarraitu zuen 2005 arte. Egun KAE Ligako bigarren multzoan dabil.

Palmaresa

Kanpo loturak


Kirola Artikulu hau Kirolari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.