Traineru bizkaitarren Liga
Traineru bizkaitarren Liga | |
---|---|
Sorrera | 1997 |
Antolatzailea | Bizkaiko Arraunketa Federazioa |
Garaipen gehien | Ondarroa (1997) Urdaibai (1999) |
Azken ekitaldia | 1999 |
Traineru bizkaitarren Liga 1997an eta 1999an arraun elkarte bizkaitarrek jokatu zuten ligaren bi edizioen izena da. Ondarroak irabazi zuen aurrenekoa eta Urdaibaik bigarrena.
1997 denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sorrera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gipuzkoarrekin haserreturik elkarte bizkaitarrek Liga propioa sortzea erabaki zuten jadanik eratuta zegoen Euskal Ligari boikota egin asmoz. Hala ere hiru klubek bi ligatan hartu zuten parte: Raspasek, Arkotek eta San Nikolasek. Hamabi taldek hartu zuten parte eta hamaika estropada izan ziren puntuagarriak. Estropadetan talde gipuzkoar eta kantabriarrak ere aritu izan ziren gonbidatu gisa lehian.
Bestalde aipatu behar da Kaikuk 69 puntu lortu zituen, baina arraunlari baten fitxa arauzkoa ez zenez, honek parte harturiko estropadetako puntuak kendu zitzaizkiola.
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Elkartea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Ondarroa | 94 |
2 | Raspas | 87 |
3 | Arkote | 86 |
4 | Santurtzi | 75 |
5 | Isuntza | 72 |
6 | San Nikolas | 65 |
7 | Zierbena | 57 |
8 | Lutxana | 51 |
9 | Elantxobe | 45 |
10 | Algorta | 31 |
11 | Iberia | 25 |
12 | Kaiku | 17 |
1999 denboraldia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtebeteko adiskidetzearen ondoren berriz sortu ziren gipuzkoarren eta bizkaitarren arteko liskarrak eta oraingoan Bizkaitarren Liga birrantolatzeaz gain, estropada hauek bizkaitarrenak bakarrik izan ziren, traineru guztiak Lekeition, Kontxan eta Nerbioiko bukaerako bi banderetan baino elkartu ez zirelarik. Euskadiko Txapelketa ere elkarrekin egitekoak ziren baina talde bizkaitar gehienek uko egin zioten parte hartzeari. 11 traineruk osatu zuten liga eta 13 estropada jokatu ziren. Urte hontako irabazlea Urdaibai izan zen, eta ondoren izugarrizko sorpresa eman zuen Kontxako Banderan hirugarren gelditzean. Isuntza ere sartu zen Kontxan, Liga honen maila ona zela erakutsiz. Ondarroak ez zuen ordea bere probintziako taldeen ildoa jarraitu eta gipuzkoarrekin lehiatu zen Euskal B Ligan.
Estropadak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Urdaibaik 8 garaipen
- Isuntzak 3 garaipen
- Kaikuk garaipen bat
- Santurtzik garaipen bat
Sailkapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Postua | Elkartea | Puntuak |
---|---|---|
1 | Urdaibai | 117 |
2 | Isuntza | 110 |
3 | Santurtzi | 98 |
4 | Kaiku | 86 |
5 | Arkote | 79 |
6 | Lutxana | 76 |
7 | Algorta | 74 |
8 | Zierbena | 59 |
9 | San Nikolas | 33 |
10 | Santurtzi B | 32 |
11 | Urdaibai B | 22 |