Rhysodes sulcatus
| Rhysodes sulcatus | |
|---|---|
| Iraute egoera | |
Daturik gabe (IUCN 3.1) | |
| Sailkapen zientifikoa | |
| Erreinua | Animalia |
| Filuma | Arthropoda |
| Klasea | Insecta |
| Ordena | Coleoptera |
| Familia | Carabidae |
| Leinua | Rhysodini |
| Generoa | Rhysodes |
| Espeziea | Rhysodes sulcatus Fabricius, 1787 |
Rhysodes sulcatus Carabidae familiako kakalardo saproxilikoa da, zientziarako Johan Christian Fabriciusk 1787an deskribatu zuena.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Koleoptero txikia (6,5-8,3 mm), luzanga, gaztain kolorekoa, pronotoan eta elitroetan luzetarako izurrak dituena. Buru triangeluarra, eta antena txikiak, 11 giltzartez osatuak.[2]
Bizilekua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Egitura dibertsifikatua duten baso primario, zahar eta naturalak behar ditu. Larbak eta helduak usteldura hezeetan bizi dira, diametro handiko zuhaitzetan (Fagus, Quercus, Populus; gutxiagotan Picea edo Abies).[3][4] Euskal Herrian pagadi, izeidi (Abies alba) eta pinudietan (Pinus sylvestris) atzeman da.[5]
Banaketa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hegoaldeko eta erdialdeko Europan dago banatua, Pirinioetatik Kaukaso eta Poloniaraino. Oso arraroa da banaketa-eremu osoan.[6] Euskal Herriari dagokionez, populazio bakan batzuk ezagutzen dira Hairako basoan, Iratin eta Erronkarin.[5]
Elikadura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Helduek mixomizetoak besterik ez dute jaten; hori dela eta, egur hil ugari eta mikroklima hezea behar dute.[4]
Kontserbazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]IUCNren Zerrenda Gorrian datu falta kategorian dago kokatua.[4] Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoan, berriz, kaltebera kategorian dago jasoa.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Rhysodes sulcatus (Fabricius, 1787). gbif.org (kontsulta data: 2019-11-11).
- ↑ Rhysodes sulcatus (Fabricius, 1787). inpn.mnhn.fr (kontsulta data: 2019-11-12).
- ↑ Sienkiewicz, Paweł. Methodological guide for: 4026 Rhysodessulcatus (Fabricius, 1787). siedliska.gios.gov.pl (kontsulta data: 2019-11-11).
- ↑ a b c Méndez, M., Dodelin, J., Petrakis, P., Schlaghamersky, J. eta Nardi, G. Rhysodes sulcatus. The IUCN Red List of Threatened Species 2010: e.T157582A5100245 (kontsulta data: 2019-11-12).
- ↑ a b Recalde, Jose Ignacio; San Martín, Antonio Fermín; Anton, Iosu. Nuevas localidades de Rhysodes sulcatus (Fabricius,1787) y Calytis scabra (Thunberg, 1784) en la Península Ibérica (Coleoptera: Rhysodidae, Trogossitidae). Heteropterus Revista de Entomología, 14(2): 169-174, researchgate.net (kontsulta data: 2019-11-12).
- ↑ Armendariz, Carlos. Rhysodes sulcatus. European Environment Agency, forum.eionet.europa.eu (kontsulta data: 2019-11-12).
- ↑ 254/2019 Foru Dekretua, urriaren 16koa; honen bidez, Babes Bereziko Basa Espezieen Nafarroako Zerrenda ezartzen da, Nafarroako Florako Espezie Mehatxatuen Katalogo berria ezartzen da eta Nafarroako Faunako Espezie Mehatxatuen Katalogoa eguneratzen da.. 216. aldizkaria - 2019ko urriaren 31, navarra.es (kontsulta data: 2019-11-11).