Ricardo Becerro de Bengoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Ricardo Becerro de Bengoa
Ricardo Becerro de Bengoa, en El Diario Palentino.jpg
Escudo del Senado de España.svg
Espainiako senataria


Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

Bizitza
Jaiotza Gasteiz1845eko otsailaren 7a
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Heriotza Madril1902ko otsailaren 1a (56 urte)
Hezkuntza
Heziketa Valladolideko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria, kazetaria, iritzi-kazetaria eta marrazkilaria
Lantokia(k) Madril
Kidetza Espainiako Zientzien Errege Akademia
San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia

Ricardo Becerro de Bengoa (Gasteiz, 1845eko otsailaren 7a - Madril, 1902ko otsailaren 1a) arabar ikerlari eta idazlea izan zen. Zientzian doktorea eta Fisika eta Kimikako katedraduna izan zen Madrilgo San Isidro institutuan. Politika-kargu ugari izan zituen: Espainiako Irakaskuntza Publikoko eta Erresumako nekazaritza kontseilari, gorteetako diputatu eta senataria. Pisu eta Neurrien batzordeko behin betiko kide ere izan zen, bai eta San Fernandoko Arte Ederren Akademiako kide, idazle eta hizlari ospetsua. Zientzia zehatzak, Fisika eta Natura Zientziak ikasi zituen Valladolideko Unibertsitatean; Palentziako institutuko Fisika eta Kimika arloan katedraduna izatera iritsi zen.

Gasteiz hiriari buruzko kronika ugari eta beste hainbat testu idatzi zituen, gai ugariri buruz: historia, biografia, literatura, artea, eta irakaskuntzaz, batez ere. Pentsamoldez liberala izan zen. El mentirón eta Aquello aldizkarien sortzaile eta lankide izan zen, eta La Naturaleza aldizkari zientifikoaren zuzendaria.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Liburu hauek idatzi zituen, besteak beste:

  • Recuerdos de Alava (1872)
  • La sima de Urizarra (1873)
  • El Libro de Alava (1877)
  • Etimologías alavesas (1877)
  • Descripciones de Alava (1880)
  • Romancero Alavés (1885)
  • Antonio de Trueba biografia (1896)
  • Iparragirre y el árbol de Guernica (1896).

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Araba
Artikulu hau Arabako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.