Richmond upon Thames
Richmond upon Thames | ||
---|---|---|
Londresen banaketa administratiboa | ||
Administrazioa | ||
Estatu burujabe | Erresuma Batua | |
Herrialdea | Ingalaterra | |
Ingalaterrako eskualdea | Londresko eskualdea | |
Ingalaterrako konderri zeremoniala | Londres Handia | |
Alkatea | Gareth Roberts (en) | |
Posta kodea | TW, SW eta KT | |
Herriburua | Twickenham | |
Geografia | ||
Koordenatuak | 51°26′52″N 0°19′27″W / 51.4478°N 0.3242°W | |
Azalera | 57,407 km² | |
Demografia | ||
Biztanleria | 196.904 (2018) 0 (2018) | |
Dentsitatea | 3.430 bizt/km² | |
Informazio gehigarria | ||
Sorrera | 1965eko apirilaren 1a | |
Ordu eremua | UTC±00:00 eta UTC+01:00 | |
Hiri senidetuak | Konstantza, Fontainebleau eta Richmond | |
richmond.gov.uk |
Richmond upon Thames (ingelesez: London Borough of Richmond upon Thames) Londresko udalerrietako (borough) bat da, mendebaldean kokaturik dagoena. 2015eko erroldaren arabera 194.700 zituen 57,41 kilometro koadroko azaleran.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrike VII.ak Richmond jauregia eraiki zuen XVI mendean eta hortik datorkio izena. XVIII mendean aberatsentzako lurralde erakargarria bihurtu zen eta hainbat jauregi eraiki zituzten. Garai hartakoa da Keweko Errege Lorategi Botanikoa, UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatua daukana. Twickenham aldea aisialdirako erabili zen. 1846an trenbidea iritsi zen eta berehala Londresen zabaldunke azkarrak harrapatu zuen.
1965 urtean eratu zen gaur egungo udalerria, Middlesex konderriko Twickenham udalerriak eta Surrey konderriko Richmond eta Barnes udalerriek bat egin zutenean. Richmond upon Thames (Tamesis gaineko Richmond) izena orduan eman zitzaion, baina Richmond bezala ezagutzen da.
Auzoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Barrutia honako auzoek osatzen dute:
|
|
|
Kirolak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Udalerrian hainbat kirol egiten diren arren bi dira ezagunenak:
- Errugbia: Twickenham Stadiumean jokatzen du Ingalaterrako errugbi selekzioak. Munduko hiru txapelketa jokatu dira bertan, 1991, 1999 eta 2015ean. Barnean Munduko Errugbiaren Museoa du.
- Arraunketa: Tamesis ibaiak bertan egiten duen ibilbidean jokatzen da Oxford-Cambridge estropada ezaguna.
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Tamesis ibaia.