Robert Motherwell

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Robert Motherwell
Bizitza
Jaiotza Aberdeen1915eko urtarrilaren 24a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Provincetown1991ko uztailaren 16a (76 urte)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Stanford Unibertsitatea
Columbiako Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea margolaria eta grabatzailea
Enplegatzailea(k) Hunter College
Lan nabarmenak Je t'aime No. IV
Jasotako sariak
Kidetza Ameriketako Estatu Batuetako Arte eta Letren Akademia
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua abstract expressionisma

Robert Motherwell (Aberdeen, Washingtongo estatua, AEB, 1915eko urtarrilaren 24a - Provincetown, Massachusetts, AEB, 1991ko uztailaren 16a) marrazkilaria izan zen. Espresionismo abstraktuaren sortzaileetako bat da.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1941ean, ikasketak utzi zituen (Literatura eta Psikologia), eta marrazten hasi zen. Lehenengo lanak surrealisten eraginpean egin zituen, Roberto Matta txiletar margolariaren eraginpean batez ere. Bakarkako lehenengo erakusketa 1944an egin zuen, New Yorkeko Art of this Century galerian. Ondoren erakusketa ugari egin zituen, bai Estatu Batuetan eta bai Europan. 1950ean, Veneziako Biurtekoan bere herrialdearen ordezkari izan zen, bai eta Sao Paulokoan ere, 1961ean.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Motherwellen lan nagusien artean aipagarriak dira The crossing (1948, Rockefeller bilduma, New York); eta Elegy to the Spanish Republic (1949-1976, Elegia Espainiako Errepublikari), zuri-beltzeko ehun handiez osatutako saila, Espainiako Gerra Zibilean oinarritua. Azken urteetako lanetan koloreko eremu zabalak erabili zituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]