Robert Walser
Robert Walser | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Biel/Bienne, 1878ko apirilaren 15a |
Herrialdea | ![]() |
Lehen hizkuntza | alemana |
Heriotza | Herisau, 1956ko abenduaren 25a (78 urte) |
Hobiratze lekua | Appenzell Ausserrhoden |
Heriotza modua | berezko heriotza: miokardio infartu akutua |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Leinua | Walser (en) ![]() |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | Swiss High German (en) ![]() Swiss German (en) ![]() alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta prosalaria |
Lan nabarmenak | ikusi
|
robertwalser.ch… | |
![]() ![]() ![]() ![]() ![]() ![]() |
Robert Walser (Biel hirian, Suitza, 1878ko apirilaren 15a - Herisau, Suitza, 1956ko abenduaren 25a) Suitzan jaiotako idazlea izan zen. Alemanieraz idatzi zuen.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Famili ugari baten semea, Karl Walser margolariaren anaia izan zen. Hamalau urterekin, ikasketak utzi zituen; eta, idazketan jardun ahal izateko, era guztietako lanbideetan aritu zen -mandatari, aktore, liburu-saltzaile, bankuko langile, artxibozain, idazkari-. Silesiako gaztelu batean etxezain izateko klaseak ere hartu zituen. Ezinegon handia zuen, eta bere liburuetako pertsonaiena bezain alderraia eta ezegonkorra zuen bizitza. Izan ere, bizimodu nomada aukeratu zuen, eta Stuttgarten, Zurichen, Berlinen eta Bernan bizi izan zen. Azken hiri horretan egon zen lehen sei urteetan bakarrik, esaterako, hamabost aldiz aldatu zuen etxez.
Hainbat idazle handik goraipatu dute ; hala, Kafkak, Robert Musilek, Elias Canettik eta Walter Benjaminek bere liburuei buruz berotasun handiarekin idatzi zuten. Halaber, Thomas Bernhardek eta Peter Handkek alemanezko idazleen azken belaunaldiengan izan duen eragin ukaezina oroitarazi dute. Hala eta guztiz ere, bere argitalpenek ez dute inoiz irakurleen arrakastarik lortu, eta idazleak bere obrak argitaratzeko zailtasun handiak izan zituen.
1925ean, herentziazko zorotasun baten lehen zeinuak agertu zitzaizkion. Askotan mozkortu egiten zen, eta entzunezko aluzinazioak, gaueko beldurrak eta agresibitate krisiak zituen. Bere arreba Lisa Walserrek, hil zen arte, etengabe sostengatu zuen; eta, 1929an, bere aholkuei jarraiki, Walser Waldauko zoroetxean sartu zen, borondatez. Laster, Herisaura transferitu zuten, eta bertan bizi izan zen hil arte, eguberri egun batean, inguruan paseatzen ari zela, han hogeita lau urte eman ondoren.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Elaberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Geschwister Tanner. 1907
- Der Gehülfe. 1908
- Jakob von Gunten. 1909
- Der Spaziergang. 1917
- Der Räuber. 1925
Euskaratua badago “Jakob von Gunten” eleberria.[1] Tonu autobiografiko argia du. Gazte zenean etxezainen eskolan izandako zenbait hilabeteko esperientziaren ondorioz idatzi zuen. Izan ere, eremu hori mendetasuna eta altxamendua, desioa eta bere frenoak, ikertzeko erabili zuen. Liburu horretan, beraz, ordenaren goraipamena eta ironia batera agertzen dira.
Kontaketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Fritz Kochers Aufsätze. 1904
- Geschichten. 1914
- Poetenleben. 1917
- Die Rose. 1925
- Aus dem Bleistiftgebiet Band 1-6. Mikrogramme 1924/33.
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Gedichte. 1909
- Feuer. Unbekannte Prosa und Gedichte.
- Aufsätze. 1913
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Jakob von Gunten : egunkari bat / Robert Walser ; itzulpena, Edorta Matauko. Narratiba (Erein) ; 57. ISBN 84-9746-274-2
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Alemanez)Robert Walser-Zentrum http://www.robertwalser.ch/