Roberto Pérez Jauregi
Roberto Pérez Jauregi | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Eibar, 1948ko abenduaren 12a |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Heriotza | Donostia, 1970eko abenduaren 8a (21 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak |
Roberto Pérez Jauregi (Eibar, Gipuzkoa,1948ko abenduaren 12an – Donostia, Gipuzkoa, 1970ko abenduaren 8an) 1970ko abenduaren 4an Eibarren Burgosko Prozesuaren aurkako manifestazio batean poliziak emandako tiroen ondorioz hil zen lau egun beranduago.
Bere ikasketak Eibarko Armeria Eskolan egin zituen eta garaian frankismoaren aurkako ezkerrean militatzen zuen 21 urteko gazte bat zen.
Burgosko Prozesua salatzeko manifestazio batean hil zen, Eibarko Karmen kalean. Burgosen antolatu zen epaiketan hiru eibartar zeuden, Mario Onaindia, Jon Etxabe eta Enrike Gesalaga. Horregatik Eibarren egin ziren greban, manifestazio eta protestak partaidetza eta indar handia izan zuten. Epaiketa 1970eko abenduaren 3an hasi zen eta greba orokorreko bigarren egunean, abenduaren 4an, poliziak manifestazioaren aurka egin zuen benetako munizioa erabiliz.[1]
Urkizu inguruan manifestazioaren aurka izandako erasoan izan zen Roberto hil zuen tiroa. Inoiz ez da ikertu nork bota zuen tiroa, ezta ere aginduak eman zituztenen erantzukizunak.[1]
2010 urteko abenduaren 4an Eibarko herriak omenaldia eskaini zion eta oroigarri bat ipini zen tiroa jaso zuen tokian, Iparragirre kalearen hasieran, Karmengo elizaren ondoan.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Jorge Perez Jauregi — Eibarko Kultura Ondarea - Egoibarra.eus» egoibarra.eus (Noiz kontsultatua: 2023-08-27).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Roberto Perezen heriotzaren 40. urteurrenari buruzko albistea Diario Vasco egunkariaren webgunean.
Artikulu hau biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |