Rodolfo Austriakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Rodolfo Austriakoa
Mayerling10.jpg
Bizitza
Jaiotza Laxenburg (en) Itzuli1858ko abuztuaren 21a
Herrialdea  Austria
Heriotza Mayerling (en) Itzuli1889ko urtarrilaren 30a (30 urte)
Hobiratze lekua Imperial Crypt (en) Itzuli
Heriotza modua suizidioa: bala zauria
Familia
Aita Frantzisko Josef I.a Austriakoa
Ama Sissi
Ezkontidea(k) Princess Stéphanie of Belgium (en) Itzuli  (1881eko maiatzaren 10a -
Bikotekidea(k) Baroness Mary Vetsera (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua Habsburg-Lorraine (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerak ofizierra, naturalista eta politikaria
Lantokia(k) Viena eta Praga
Jasotako sariak
Kidetza Hungariako Zientzien Akademia
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa katolizismoa

Rodolfo Austriakoa (Rudolf Franz Karl Joseph; Laxenburg gaztelua, Austria Beherea, 1858ko abuztuaren 21a - Mayerling, 1889ko urtarrilaren 30a) austriar printzea izan zen, Frantzisko Josef I.a Austriakoa eta Elisabet Bavariakoaren seme bakarra. Jaio zenetik, Austria-Hungariako Inperioaren oinordekoa izan zen. Bere amaren ideia liberalak partekatu zituen.

1881ean, Leopoldo II.a Belgikakoaren alaba zen Estefania Belgikakoarekin ezkondu zen. 1883an alaba bat izan zuten, Elisabet Maria Austriakoa artxidukesa. Urte honetan Rodolfok bazituen jada hainbat maitale. 1886an Mayerling ehiza-pabiloia erosi zuen eta 1888an Maria Vetsera ezagutu zuen. 1889ko urtarrilaren 30ean, biek beren buruaz beste egin zuten Meyerlingen. Bere heriotzak bere amaren etsipena eragin zuen eta Inperioa oinordeko zuzenik gabe utzi zuen. Franz Ferdinand Austriakoa, Frantzisko Josefen iloba, oinordeko bihurtu zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biografia
Austria-Hungariako Inperioa
Artikulu hau Austria-Hungariako Inperioko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.