Rovaniemi (azpieskualdea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Koordenatuak: 65° 30′ 05″ N, 25° 44′ 05″ E / 65.50139°N,25.73472°E / 65.50139; 25.73472

Rovaniemi

Rovaniemiko azpieskualdeko kokapena
Berezko izena Rovanviemen seutukunta
Herrialdea
Eskualdea
 Finlandia
Lappiko eskualdea
Udalerri-kopurua hiri 1 (kaupunki)
udalerri 1 (kunta)
Lurralde historikoak Ostrobotnia
Azalera
- Ur-azalera
11.711,55 km²[1]
675,88 km² (%5,77)
Biztanleria
Dentsitatea
66.033 (2017.08.31)[2]
5,98 bizt/km²
Hizkuntza ofiziala Finlandiera
Webgune ofiziala

Administrazioa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lappiko Kontseilua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Lappiko Kontseilua»

Lappiko batzar nagusiko ordezkariak eskualdea osatzen duten 21 udalerrietako udalbatzek aukeratzen dituzte. Hala, biztanle kopuruaren arabera, udalerri bakoitzak hainbat batzarkide hautatzeko aukera du; kasu honetan, Rovaniemik hamasei ordezkari izendatzen ditu, eta Ranuak, aldiz, bi baino ez.

Ondorengoa da Ipar Lappiko udalerriek 2013-2016 aldirako Lappiko Kontseilura bidalitako ordezkaritza [3]:

Batzarkidea Alderdia Udalerria Batzarkidea Alderdia Udalerria Batzarkidea Alderdia Udalerria
-- Liisa Ansala Zentroko Alderdia Rovaniemi -- Sanna Karhu Zentroko Alderdia Rovaniemi -- Johanna Ojala-Niemelä Alderdi Sozial-Demokrata Rovaniemi
-- Kalervo Björkbacka Benetako Finlandiarrak Rovaniemi -- Päiviö Karttunen Zentroko Alderdia Ranua -- Vesa Puuronen Ezker Elkartasuna Rovaniemi
-- Leena Harju-Autti Koalizio Nazionala Rovaniemi -- Ari Karvo Zentroko Alderdia Rovaniemi -- Päivi Salminen Liga Berdea Rovaniemi
-- Liisa Helin Benetako Finlandiarrak Rovaniemi -- Antti Liikkanen Alderdi Sozial-Demokrata Rovaniemi -- Maarit Simoska Zentroko Alderdia Rovaniemi
-- Matti Henttunen Koalizio Nazionala Rovaniemi -- Liisa Mariapori Benetako Finlandiarrak Rovaniemi -- Eini Marja Tennilä Ezker Elkartasuna Rovaniemi
-- Juhani Juuruspolvi Koalizio Nazionala Rovaniemi -- Janne Niemelä Benetako Finlandiarrak Ranua -- Susanna Viitala Zentroko Alderdia Rovaniemi


Biztanleria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Atzerritarrak (2010) [4]
Z. Jaioterria Biztanleak

1  Errusia 169
2  Suedia 130
3  Irak 121
4  Myanmar 99
5  Somalia 83
6  Txina 67
7  Afganistan 61
8  Alemania 44
9  Estonia 42
10  Thailandia 41

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Elkarteak eta Erakundeak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Museoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Lappiko Basogintza Museoa edo Lapin Metsämuseo: hiriburuko Pöykkölä auzoan dagoen basogintzari buruzko museo etnografikoa da. Egoitza XIX. mendeko zurezko etxalde bat da, XX. mende erdialdean Hirvas herritik hiriguneko Pöykkölä auzora eraman zena. Bertan, zuhaitza botatzen zenetik Kemi ibaian zehar Kemi hiriraino iristen zenera arte enborrek, egurgileek eta egurzainek egiten zuten bidea erakusten eta horrek egungo eskualdeko kulturan izan duen eragina aztertzen da. Izan ere, basogintza ezinbestekoa da Ekialdeko Lappi eta Rovaniemiren XX. mendeko hazkuntza izugarria eta mende bukaerako gainbehera ulertzeko. Objektuek, irudiek, artxiboek eta gainontzeko materialek osatzen dute erakusketa; guztira, hiru mila objektu eta berrogeita hiru mila irudi inguru daude. Basogintzaren azterketa 1980ko hamarkadara arte egiten da, industria mekanizatu, antzinako ogibidea alde batera utzi eta basoaz bizi ziren Kemijärvi moduko hirien gainbehera hasi zenean [5].
  • Lappiko Museoa edo Lapin Maakuntamuseo: Rovaniemiko Arktikum zentroan dagoen Lappi eskualdeko museoa da. Pohjoiset keinot izeneko erakusketak osatzen du museoa eta bertan, eskualdeko natura eta kultura ondarearen azterketa eta aurkezpena egiten da. Soinu, irudi, mugimendu eta beste hainbat baliabideen bidez, iparraldeko herrien bizimodu gogorraren eta bilakaeraren berri ematen da eta arkeologikoki interesgarriak diren aurkikuntzak ere erakusten dira. Batez ere, samien historia, hizkuntza eta ohiturei buruzko gunea oso garrantzitsua da, herri honi buruz dagoen nazioarteko museo nagusiena baita. Rovaniemiko historiari buruz ere hainbat gela daude eta hauetako batean, oso ospetsua den 1939-1944 urte arteko hiriaren eskalazko maketa bat dago. Arrakasta handia izan duen beste erakusketa Under the Northern Lights izenekoa da; Polarium aretoan dagoen Kimmo Kuure artistaren 10 minutuko erakusketa-dokumental honen bidez, bisitariek aurora borealaren edo ipar argien eskutik eskualdeko zortzi urtaroak ezagutzeko aukera dute. Museoa egunero irekirik dago -astelehentan izan ezik- [6][7].
  • Rovaniemiko Arte Museoa edo Rovaniemen Taidemuseo: hiriburuko eta eskualdeko arte erakusketa nagusia da. Museoa 1983an sortu zen -baina ez zen 1986ko urriaren 17ra arte irekiko- eta egungo egoitza Korundi kultura etxe berria da. Finlandiar arte garaikidearen zenbait obra adierazgarri ikus daitezke eta lappitarren eta samien obrek ere beren txokoa dute. Guztira, sei bilduma desberdin daude, 1.500 bat artelan; hauetan nagusia 500 maisulan inguru dituen Jenny eta Antti Wihuri Fundazioaren bilduma da. Azken honetan, 1940ko hamarkadatik egunera arte herrialdean sortu diren obra esanguratsu asko aurki ditzake bisitariak. Arte museoaren zuzendaria Hilkka Liikkanen da [8].

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Arktikum: Rovaniemiko arkitektura garaikidearen ikur nagusia eta Artikoan dagoen azpiegitura garrantzitsuenetakoa da; bertan daude eskualdeko museo, konferentzia areto, biltzar etxe, eta ikerketa zentro garrantzitsuenak. Eraikina Birch-Bonderup & Thorup-Waade daniar arkitekto taldeak diseinatu zuen eta Bonderup eta Lehtipalo arkitektoek, aldiz, sarrerako ilargierdi itxurako eraikin berriaz arduratu ziren. 1992ko abenduaren 2an ireki zen, baina inaugurazio ofiziala hilaren 7an izan zen, Finlandiaren Independentzia egunean. Arktikum zentroa, batez ere, beirazko kanoi ganga luzeagatik da ezaguna, guztira, 172 metroko luzera duena; hain zuzen ere, korridore hau bi metro karratuko beira epeleko mila panelek osatzen dute eta bi zati ditu, Kittilärantz doan Kantatie 79 errepideak bitan banatzen baitu. Museo eta erakusketen gunea beirazko korridore honen bi aldetan dago, lur azpian, eta kokaleku hau zinez esanguratsua da, urtez urte eskualdeko herritarren babesleku nagusia lurpea izan baita neguko hotz izozgarriaz gordetzerako orduan. Eraikina hegoaldean hasi eta iparralderantz luzatzen da, Ounas ibaiaren ertzeraino, eta Artikora zuzenduta dagoenez, iparraldearen ataria dela esaten da. Arktikum zentroaren lau gune nagusiak Lappiko Museoa, Zentro Artikoa, aldi baterako erakusketen gunea eta 179 pertsonentzako lekua duen Polarium konferentzia aretoa dira. 2011an 100.000 bisitari inguru izan ziren bertan [9][10].
  • Bizarzuriren herrixka edo Joulupukin Pajakylä: nazioartean ospetsuena den eguberriko pertsonaiaren, Bizarzuriren herrixka da; bertan daude Bizarzuriren postontzi, bulego eta opari fabrika ofizialak. Rovaniemiren hirigunetik 8 bat km-ra dago, Napapiiri izeneko gunean, eta eskualdeko turismo atrakzio nagusiena da, herrixka bisitatzeko asmoz iristen diren milaka turistek hiriburua betetzen dutelako neguan. Leku honek berezitasuna Eleanor Rooseveltek 1950. urtean Rovaniemira egin zuen bidaiari zor dio, lehen dama izandako andre honek gaur egun zutik dirauen postontzia ezarri baitzuen. Ordutik aurrera, etxetxo bat eta ondoren, etxalde oso bat eraiki ziren eta azkenean, 1985. urtean Bizarzuriren herrixka ofiziala ireki zen. Nahiz eta, Ipar Amerikako haurrek Bizarzuri Iparburuan bizi dela uste duten, Europakoek -bereziki, alemaniar, errusiar eta finlandiarrek- Lappiko Korvatunturin datzala uste dute. Hain zuzen ere, ezkutuko gordelekua Laponian kokatzen zela 1920ko hamarkadan hasi zen zabaltzen; Korvatunturi menperatu ezineko gailurra zen finlandiarrentzat, eta antzinako mitoek muinoaren zabaleraren erdian izaki bat bizi zela zioten. Honela, mitoa Bizarzurirekin nahasten hasi eta mende erdirako uste hau guztiz hedatua zen. Herrixka honetan, mota askotako ekintzak antolatzen dira, hala nola, elur-orein paseoak, gabonekin zerikusia duten ekitaldiak eta haurrek euren gutuna postontzi berezi honetara botatzeko aukera dute [11].
  • Jätkänkynttilä zubia edo Jätkänkynttilän silta: Lappi eskualdearen bihotza den Kemi ibai luzearen gainean dagoen hiriguneko bi zubietako bat da. Kittilä eta Muoniora doan Kantatie 78 errepidea gainetik igarotzen da, eta zubiak 327 m-ko luzera eta 25,5 m-ko zabalera du. 1987-1989 urte bitartean eraikia izan zen eta irailaren 28an ireki zenean, Finlandiako lehenbiziko kabledun zubi tiranteduna bihurtu zen. SuunnitteluKortes diseinu agentziak zubia diseinatu zuen eta bere itxura berritzaileari esker, Rovaniemiren ikur nagusia bihurtu da. Zubiaren izena euskaraz, Egurginen kandela edo argizaria da, eta hain zuzen ere, deitura dorrearen gailurrean dauden argizari itxurako bi lanpara elektrikoek ematen diote, hauen argi bereziak dorreei piztutako kandelen itxura ematen baitie gauero. Su honek aspaldian egurginek euren almadia moduko baltsetan ibaiaren bidea argitzeko pizten zuten kandela irudikatzen du [12].
  • Korundi: hiriburuko eta eskualdeko kultura etxe nagusia da; bertan dago Rovaniemiko Arte Museoa, eta Lappiko Ganbera Orkestra entzutetsuak ere, bere egoitza nagusia du. Egungo eraikina 1933. urtean eraikitako autobus geltoki baten sarrera da, Bigarren Mundu Gerra ostean zutik iraun zuen eraikin bakarrenetakoa dena. Rovaniemiko Arte Museoaren egonlekua 1986tik den arren, ez zen gaur egun den eraikina 2011. urtera arte izango. Hain zuzen ere, 2009 eta 2010. urtetan Eskualde Garapenerako Europar Funtsari esker, eraikin zaharra berritu eta handitu zuen Juhani Pallasmaa arkitektoak. Horrela, Lappiko Ganbera Orkestrarentzat areto berri bat sortu zen, kontzertuak eskaintzeko akustika paregabea duena, eta erabilera anitzeko leku berezi bat ere eraiki zen. Azkenik, 2011ko maiatzean, 5.300 m²-ko azalera duen eta hiriburuko historia eta arkitektura garaikide eta funtzionala uztartzen dituen kultura etxe berriak ateak ireki zituen. Izena, aldiz, Lappiko mineral nagusitik datorkio, hau da, korindoietik eta lehiaketa publiko baten bidez aukeratua izan zen. Kultura etxea asteartetik igandera irekirik dago [13].
  • Lappia-talo: Rovaniemiko antzoki, hitzaldi- eta ekitaldi-areto nagusia da. Alvar Aalto arkitekto ospetsuak diseinatu zuen eta hiriburu berriaren bereizgarri bihurtu zen 1970eko hamarkadan Rovaniemiko Udal Liburutegiarekin batera. Bi fasetan eraiki zen: lehenbizikoan, musika azpiegiturak eta gazteentzako gelak egin ziren, eta bigarrenean, aldiz, ekitaldi- eta hitzaldi-aretoak. Azkenean, 1976ean Aalto senar-emazteek eraikinaren ateak ireki zituzten inaugurazio ofizialean. Arkitektoak eskualdeko tunturi edo muinoen bazterrak irudikatu nahi izan zituen, eta horretarako, kurba leuneko teilatuak diseinatu zituen; eraikina kareharri zuriz egina dago, Lappiko marmol izenaz ezaguna den kareharri motaz. Gaur egun, Korundi kultura etxearen garrantziak Lappia-talorena estali duela esaten dutenak dauden arren, eskualdeko eta Ipar Finlandiako antzoki garrantzitsuenetakoa izaten jarraitzen du, Lappiko Antzerki Eskolaren egoitza nagusia [14].
  • Rovaniemiko eliza: hiriburuko parrokiaren egoitza nagusia eta Lappiko eliza luterano handienetakoa da. Bertel Liljequist arkitekto suediarrak diseinatu zuen eta Laponiako Gerran (1944an) suntsitua izan zen aurreko elizaren gainean eraiki zen 1950. urtean. Guztira, 850 fededunentzako eserlekua dauka eta bereizgarri nagusia teilatu gainean dagoen gurutzea da, gauez argitze gorria duena. Aldarearen atzeko freskoa ere oso ezaguna da, Lennart Segerstråle artistaren 1951. urteko lana ("Elämän lähde" edo "Bizitzaren iturria"). Eraikinaren ekialdean antzinako elizaren hilerria eta kanpandorre txiki daude, oraindik zutik dirautenak, eta hauen ondoan, herri heroiaren omenezko estatu txiki bat dago. Egungo hilerria, aldiz, iparraldean dago eta bertan datzate Laponiako Gerran hildako 603 finlandiar soldaduak. Wäinö Aaltonen artista ospetsuaren "Miehen kohtalo tunturin huipulla" estatua (euskaraz, Gizakiaren patua mendi gailurrean) hilerri honen gainean dago, eta elizaren objektu baliotsuenetakoa da. 2005. urtean eraikina goitik behera eraberritu zen eta ordura arte bereizgarri izandako kobrezko teilatua, zinkezko akabera metalikodun batengatik aldatu zen. Gaur egun, parrokiako bikarioa Sari Kuirinlahti andrea da [15][16].
  • Santa Park: Lappin dagoen parke tematiko bakarra da. Rovaniemiren hirigunetik 8 bat km-ra dago, Napapiiri izeneko gunean, eta parkearen gaia edo tema Bizarzuri da. Hain zuzen ere, parkearen sarrera gizakiek eginiko harrizko kobazulo edo haitzulo erraldoia da eta honek pertsonaia honen bizilekua irudikatu nahi du, Zirkulu Polar Artikoaren bihotzean. Santa Park, lehenbizikoz, 1998ko azaroaren 28an ireki zen, baina sustatzaileek errentagarria ez zela ikusi eta bi urtera ateak itxi zituen. Bi urte geroago, 2002an, Rovaniemiko Udalaren laguntzaz proiektua berrantolatu eta eraberritzea erabaki zen; hala, Bizarzuriz gain, lappitar kulturak eta naturak garrantzia hartzea adostu zen eta azkenik, 2007. urtean parkea berriro zabaldu zen. Oraingo honetan, atrakzio berriak arrakastatsuak gertatu ziren eta parke tematikoa irekitzeak izan zuen 6,7 milioi euroko gastua hiru urtetan berreskuratu zen. Gaur egungo atrakzio nagusiak Iratxoaren ikuskizuna, Bizarzuriren lantegia, Jengibre-ogizko sukaldea, Iratxoen eskola, Iratxoen lantegia, Postetxea eta Lera-paseoak dira [17].

Kirola[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ounasvaara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ospakizun bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Pinta-alat kunnittain (Excel) 1.1.2017 Maanmittauslaitos. 2017.07.02
  2. Ennakkoväkiluku sukupuolen mukaan alueittain, elokuu 2017 Tilastokeskus. 2017.10.07
  3. Lapin liitto 2013.11.15
  4. Väestö kansalaisuuden mukaan Lapin seutukunnissa 2010.12.31
  5. Rovaniemi The Forestry Museum of Lapland. 2012.03.02
  6. Arktikum Provincial Museum of Lapland. 2012.02.29
  7. Arctic light Under the Northern Lights. 2012.02.29
  8. Korundi Rovaniemen taidemuseo. 2012.03.01
  9. Arktikum 2012.02.26
  10. elblogdefinlandia.com Museo Arktikum Rovaniemi. 2012.02.26
  11. Joulupukin Pajakylä Etusivu. 2012.03.11
  12. Barents Info Jätkänkynttilän silta. 2012.03.03
  13. Korundi House of Culture. 2012.03.02
  14. Lapinkävijät Alvar Aalto. Lappia-talo. 2012.02.29
  15. Rovaniemen kirkko 2012.03.07
  16. Rovaniemen seurakunta Kirkko. 2012.03.07
  17. Santa Park Official. 2012.03.11

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]