Rover (astronautika)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Marte esploratzeko rover bat.

Roverra edo astromobila espazioa esploratzeko erabiltzen den ibilgailu bat da. Roverrak planeten azalean ibiltzeko eta gizakiek zein robotek gidatzeko prestatuta daude. Planetaren gainera eramateko, lurreratze modulu motako espazio ontzia erabiltzen dute.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Astromobilak espazio ontzien bitartez planetetara heltzen dira. Han, beti, Lurreko baldintzekin konparatutako oso egoera desberdinak, batzuetan muturrekoak, aurkitzen dituzte. Horren ondorioz ibilgailu hauen diseinua oso desberdina izan behar da.

Fidagarritasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ibilgailu hauek azelerazio maila altuak, tenperatura altuak eta baxuak, presioa, harea, korrosioa, erradiazio kosmikoa pairatu behar dute. Hori guztia jasaten duten bitartean ondo gorde behar dira zeren eta planetan dauden denboran ez dute inongo mantentze-lanik ezagutuko. Denbora zehatz bat irauteko diseinatuak dira, zereginak irauten duen bitartean.

Sojourner roverra, gurutzaldi konfigurazioan.

Trinkotasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barrutik kapazitate mugatua izaten dute eta, horregatik, tolestuta egoten dira. Gainera espazio ontzirekin dituzte konexioak bereizi egin behar dira.

Autonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurretik oso urruti dauden roverrak —esaterako, Mars Exploration Rover misioko bi roverrak— zuzenean ezin dira bideratu: Lurretik haraino dagoen distantzia ezinezkoa egiten du denbora zuzenean kontrolatzea, zeren eta seinale erradioak argiaren abiaduran doaz baina, hala ere, oso geldoak dira hori lortzeko. Robot horiek Lurretik jasotako kontrol laguntza txiki bat bitartez ekiteko gauza dira.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lunokhod 1[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lunokhod 1 roverrak ilargira 1970eko azaroan heldu zen.[1] Urrutiko kontrolaren bidez beste zeruko gorputz batean ibili zen lehenengo robot izan zen. Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak Lunokhod 1 Luna 17 espazio ontzian bidali zuen; satelitearen orbitan azaroaren 15ean sartu zen eta, bi egun geroago, Mare Imbrium aldean hartu zuen lurra. Lurreratze moduluak maldaxka zituen eta roverra handik jaitsi zen, 06:28 UT orduan. 1970eko azaroaren 17tik azaroaren 22 arte Ilargian 197 metro egin zituen. Hamar saioetan Ilargiaren hamalau plano eta 12 ikuspegi panoramika bidaltzea lortu zuen. Ilargiaren hautsa ere aztertu zuen. Azken komunikazio saioa 1971ko irailaren 14ean izan zen. Robotak 11 hilabete lan egin zuen guztian.[2] Hogeita hamar urtetan robot horrena izan zen rover baten iraute errekorra, Mars Exploration Rover misioko roverrek gainditu zuten arte.

Lunkhod 1 dagoen lekua, Ilargiaren argazki batean.

Apolo ilargi-noranahikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

NASAk Lunar Roving Vehicle roverra Apolo Programaren hiru bidaietan erabili zuen: Apolo 15 (1971ko uztailaren 30ean ilargiratua), Apolo 16 (1972ko uztailaren 21ean ilargiratua) eta Apolo 17 (1972ko abenduaren 11an ilargiratua).[3]

Lunokhod 2[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lunokhod 2 roverra, Sobietar Errepublika Sozialisten Batasunak bidalia, ilargira 1973ko urtarrilaren 16an heldu zen. Urrutiko kontrolaren bidez beste zeruko gorputz batean ibili zen bigarren robot izan zen. Lunokhod 2 Luna 21 espazio ontzian bidali zuten; satelitearen orbitan 1973ko urtarrilaren 12an sartu zen eta, hiru egun geroago, Mare Serenitatis aldean ilargiratu zen.[4] Roverra urtarrilaren 16an Ilargiaren zorura jaitsi zen, 01:14 UT orduan. Lau hilabetez aritu zen lanean, 37 kilometro egin zituen, eta 86 irudi panoramiko eta 80.000 telebista-irudi baino gehiago bidali zituen. Ilargiaren hautsa ere aztertu zuen.

Prop-M[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mars 3 espazio zundak 4,5 kiloko astromobila zuen. Haren teknika desberdina zen: ilargiko zoruan eskien gainean ibili behar zuen, lurreragailuak 15 metro kable batez eramana. Zoritxarrez lurreratze modulua desagertu zen eta, ondorioz, inoiz ez zen martxan jarri.

Sojourner[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mars Pathfinder misioak Sojourner roverra zeraman. Beste planeta batera heldu zuen lehen astromobila izan zen, Martera heldu zenean. NASAk Mars PathFinder 1996ko apirilaren 12an jaurti zuen, eta 1997ko martxoaren 7an Marteko Chryse Planitia izeneko aldean jaitsi zen.[5] Marteren zorua ukitu bezain pronto hasi zen irudiak bidaltzen; azken transmisioa 1997ko irailaren 27an egin zuen. Mars Pathfinderrek lurreratze moduluaren 16.500 irudi eta Sojournerren 550 irudi bidali zituen. Bestetik, arroken eta aztarnen 15 azterketa kimiko egin zituen, eta haizeei zein beste faktore klimatikoei buruzko informazioa ere bidali zuen.

Sojourner, Marten.

Egun egiten ari diren misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Esplorazioa, Marten[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mars Exploration Rover misioaren barruan, Marten lurreratu ziren bi astromobil: Spirit eta Opportunity. 2004ko urtarriletik lanean ari dira.

Zientzia laborategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Marteko Zientzia Laborategia, Curiosity izenekoa, NASAk espazioratutako astromobila da. 2011ko azaroaren 26an bidali zuten, eta Marten, Gale kraterrean, 2012ko abuztuaren 6an hasi zen lanean.

Chang'e 3[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Txinako Herri Errepublika Ilargira bidalitako astromobila, 2013ko abenduaren 14ean.

Datozen misioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Mars Science Laboratory

Rosalind Franklin[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Europako Espazio Agentzia (ESA) eta Errusiako Espazio Agentzia Federala ExoMars misioa prestatzen ari dira, 2022an Rosalind Franklin roverra Marterantz bidaltzeko asmoz.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. .
  2. .
  3. .
  4. .
  5. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Smithsonian Aire eta Espazioaren Museo Nazionala (Ameriketako Estatu Batuak).