Hausnarkari
(«Ruminantia» orritik birbideratua)
Hausnarkari | |
---|---|
![]() |
|
Okapi bat. | |
Sailkapen zientifikoa ![]() |
|
Erreinua: | Animalia |
Filuma: | Chordata |
Klasea: | Mammalia |
Ordena: | Artiodactyla |
(mailakatu gabea): | Artiofabula |
Azpiordena: | Cetruminantia |
(mailakatu gabea): | Ruminantiamorpha |
Azpiordena: | Ruminantia Scopoli (1777) |
Familiak | |
Hausnarkariak (Ruminantia) artiodaktiloen azpiordena bat dira. Hau da, zangoetan behatz bikoitiak dituzte. Euren bereizketa garrantzitsuena jaterakoan egiten duten hausnarketa da. Janaren digestioa bi zatitan egiten dute: lehenengo murtxikatu eta irentsi egiten dute; ondoren janari hori berriro kanporatu eta berriro murtxikatzen dute, balio nutrizional bikoitza ateraz. Honi esker zelulosa eta pektina bezalako materialetatik energia atera dezakete.
Azpiorden honetako sailkapena hau da:
- Hausnarkariak
- Tragulidae familia: sagu-oreinak
- Moschidae familia
- Cervidae: oreinak
- Giraffidae: jirafak eta okapiak
- Antilocapridae
- Bovidae: behi, ardi, ahuntz eta antilopeak
Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hausnarkari ![]() |
|