Ruslan Khasbulatov
Ruslan Khasbulatov | |||
---|---|---|---|
(2011) | |||
Ahotsa | |||
1991ko uztailaren 10a - 1993ko urriaren 4a ← Boris Jeltsin - baliorik ez → | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Grozny, 1942ko azaroaren 22a | ||
Herrialdea | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna (1942 - 1991) Errusia (1991 - 2023) | ||
Lehen hizkuntza | txetxenera | ||
Heriotza | Mozhaysky District (en) , 2023ko urtarrilaren 3a (80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Lege Fakultatea, Moskuko Estatu Unibertsitatea 1965) | ||
Hezkuntza-maila | Doctor of Economics (en) | ||
Hizkuntzak | errusiera txetxenera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, unibertsitateko irakaslea, ekonomialaria eta legelaria | ||
Lantokia(k) | Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna eta Txetxenia | ||
Enplegatzailea(k) | Plekhanov Russian Economic University (en) | ||
Jasotako sariak | |||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | islama | ||
Alderdi politikoa | Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista | ||
Ruslan Imranovitx Khasbulatov, errusieraz Руслан Имранович Хасбулатов (Grozni, Txetxenia, 1942ko azaroaren 22a - Olgino, 2023ko urtarrilaren 3a) errusiar politikari eta ekonomialaria izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1970ean Ekonomia zientzietako doktore titulua atera zuen. Irakaskuntzan aritu zen urte askoz. 1990eko martxoan Diputatuen Kongresurako diputatu aukeratua izan zen eta urte bereko ekainean, Sobiet Gorenaren lehendakariorde. 1991ko abuztuan ganberaren behin-behineko presidente eta hautagai erreformista hautatu zuten diputatuek. 1991ko estatu-kolpe saioaren ondoren Alderdi Komunista uztea erabaki zuen. 1991ko urrian, Diputatuen Kongresuak Errusiar Federakundeko Sobiet Gorenaren lehendakari aukeratu zuen. Behin eta berriz leporatu zitzaion Khasbulatovi diru publikoak xahutzea eta despota jarrerak izatea. Berak gogor kritikatu zituen Egor Gaidar liberalak abiarazitako erreforma ekonomikoak, Estatuaren monopolioak desegin baino lehen prezioak liberalizatu izana, batik bat, bere esanetan horren ondorioz jaitsi baitzen errusiarren bizi-maila modu jasanezinean. 1993ko urriko istiluak zirela-eta, Parlamentuaren lehendakari-kargutik kendu eta espetxeratua izan zen; istiluen eragileetako bat izana leporatu zitzaion. 1994an amnistiarekin espetxetik atera eta berehala, politika utziko zuela jakinarazi zuen.
Ekonomiari buruzko hogei bat liburu idatzi zituen, batzuk atzerrian ere argitaratu direnak, Austrian, Italian eta Indian esate baterako, eta baita artikuluak eta bestelako argitalpen zientifikoak ere.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.