Boris Jeltsin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Boris Jeltsin
Boris Yeltsin.jpg
Sverdlovsk regional committee of CPSU


Congress of People's Deputies of the Soviet Union


Congress of People's Deputies of Russia


Supreme Soviet of Russia


Council of Ministers of the USSR


SESBeko Sobiet Goreneko kidea


Presidium of the Supreme Soviet


Secretariat of the Central Committee of the Communist Party of the Soviet Union


First Secretary of the Moscow Communist Party


Chairman of the Supreme Soviet of the Russian Federation

1990eko maiatzak 29 - 1991ko uztailak 10
1. Errusiako presidente

1991ko uztailak 10 - 1999ko abenduak 31
← baliorik ez - Vladimir Putin
Errusiako lehen ministro

1991ko azaroak 6 - 1992ko ekainak 15
Minister of Defense

1992ko martxoak 16 - 1992ko maiatzak 18
Konstantin Kobets - Pavel Grachev
Bizitza
Izen osoa Борис Николаевич Ельцин
Jaiotza Butka1931ko otsailaren 1a
Herrialdea  Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Errusia
Heriotza Mosku2007ko apirilaren 23a (76 urte)
Hobiratze lekua Novodevitxi hilerria
Heriotza modua berezko heriotza (Bihotz-gutxiegitasuna)
Familia
Ezkontidea(k) Naina Yeltsina  (1956ko irailak 28 -  2007ko apirilak 23)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Ural State Technical University
Ural Federal University
Hizkuntzak errusiera
Lanbidea
Lanbidea Ingeniaria eta politikaria
Jasotako sariak
Kidetza Sobietar Batasuneko Alderdi Komunistaren Batzorde Zentrala
Gradua koronel
Sinesmenak
Erlijioa Errusiar Eliza Ortodoxoa
Alderdi politikoa Sobietar Batasuneko Alderdi Komunista
Yeltsin signature.svg

Boris Nikolaievitx Jeltsin, errusieraz Борис Николаевич Ельцин bɐˈrʲis nʲɪkɐˈlaɪvʲɪtɕ ˈjelʲtsʲɨn ahoskatua, (1931ko otsailaren 1a - 2007ko apirilaren 23a) errusiar politikaria izan zen. Sobietar Batasunaren desagertzearen eta Estatu Independenteen Komunitatearen sorreraren erantzulea izan zen. 1990ean Errusiako lehen presidentea bihurtu zen, zuzenki aukeratua izan zen lehena izanik.

Polemika handia eragin dute haren erabakiek. Demokraziaren izenean, Sobiet Batasuna desegin eta erreforma ekonomikoak egin zituen, Errusian krisi ekonomikoa eraginez. Herrialdea bere onera itzuli zenerako haren ospeak nabarmen egin zuen behera. Hala ere, Jeltsinen akatsik larriena Txetxeniari erasotzea izan zen. Independentisten kontrako bi gerretan milaka pertsona hil ziren. Gerora haren etsai bilakatu zen Mikhail Gorbatxov izan zen Jeltsinen karrera politikoa hasi zuena, Alderdi Komunistaren Moskuko arduradun izendatu zuenean. 1985ean izan zen hori. Bi urte iraun zuen bi buruzagien arteko laguntasunak. 1987an kargugabetu egin zuten Gorbatxoven politika kritikatzeagatik. Bi urte geroago Alderdi Komunista utzi zuen. Bere garai onenak iristear zeuden.

Urrezko aroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sobiet Batasunean nagusi ziren komunisten sostengurik ez zuen arren, eserleku bat lortu zuen Diputatuen Kongresuan, hautesleen %90en sostenguarekin. Horri esker Sobiet Gorenean sartu zen. Baina ez zuen SESBen alde lan egiteko asmorik, eta ekainean, Errusiaren independentzia aldarrikatu zuen. Berak irabazi zituen Errusian egin ziren lehen hauteskundeak. Sobiet Batasuna desagertzear zegoen. Jeltsinek bozak irabazi eta urte batera, SESBeko buruzagi kontserbadoreenek Gorbatxoven kontrako estatu kolpea egin zuten. Sobiet Batasuneko presidentea Krimean atxilotu zuten. Jeltsinek milaka manifestari bildu zituen Moskuko Etxe Zuriaren atarian — Legebiltzarra— eta hala lortu zuen matxinada etetea, eta Gorbatxov askatzea. Tanke baten gainetik aldarrikatu zuen bere garaipena. Nazioartearen sostenguarekin, 1991ko abenduan, Sobiet Batasuna desegin, eta Estatu Independenteen Komunitatea sortu zuen haren tokian.

Gainbehera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errejimen zaharra desagertzearekun bat, erreforma ekonomikoa iritsi zen Errusiara. Horrek, baina, gizartearen egoera hobetu beharrean, krisia areagotu zuen. Inflazioak gora egin zuen, gutxi batzuk aberastu ziren eta gehiengo handia miserian erori zen. Hori nahikoa ez eta, 1993an, Jeltsinek presidentetza hartu eta bi urtera, berak legez kanpo utzitako Alderdi Komunistako 180 diputatu Legebiltzarrean itxi ziren. Presidenteak tankeekin eraso zion Parlamentuari. 150 pertsona hil ziren. Urte bat geroago armada Txetxeniako independentisten kontra bidaltzeak ez zion onik egin ez Jeltsini, ezta herrialdeari ere. Errusiako armada hildakoak bizkarrean eta burumakur itzuli zen Txetxeniako lehen gerratik. Milaka zibil hil ziren gatazkan. Gerora onartu zuen bere hutsegite politikorik handiena izan zela hura. Hiru urte geroago, 1996. urtean, bozak bigarren aldiz irabazi zituen, baina gaixoaldiak eta alkoholarekin zituen arazoak bitartekozirela Moskutik urrun izaten zen gehienetan. Ofizialki presidentea bera bazen ere, erabaki gehienak haren ingurukoek hartzen zituzten. Krimena eta ustelkeria egunerokoak bilakatu ziren. Gerora bere biografian onartuko zuen goiz-goizetik hasten zela edaten, «estresa gainditzeko era bakarra» zelako. Agintaldia amaitu baino hilabete batzuk lehenago, 1999. urteko abenduaren 31n, dimisioa eman zuen, eta Vladimir Putin espia ohiaren esku utzi zuen Gobernua. Putinen lehen erabakia Jeltsini eta haren familiari —emaztea eta bi seme-alaba— immunitatea ematea izan zen. Bihotzekoak jota hil zen Errusiako lehen presidente demokratikoa izan zena.


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Boris Jeltsin


Biografia
Errusia
Artikulu hau Errusiako biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.