Russ Meyer

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Russ Meyer
Russ Meyer by Roger Ebert.jpg
Bizitza
Jaiotza Oakland1922ko martxoaren 21a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Los Angeles2004ko irailaren 18a (82 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (pneumonia)
Familia
Ezkontidea(k) Eve Meyer  (1952 -  1966)
Edy Williams  (1970 -  1973)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea zinema ekoizlea, zinema zuzendaria, argazkilaria, film-muntatzailea, argazki-zuzendaria, gidoilaria, aktorea, idazlea eta zinema aktorea
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Gatazka Bigarren Mundu Gerra
IMDb nm0000540

Russell Albion "Russ" Meyer (San Leandro, Kalifornia, 1922ko martxoak 21 - Hollywood, 2004ko irailak 18) estatubatuar zinema-zuzendaria izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerran, kamarografo gisa lan egin zuen frontean, Art Lloyd zinemagilearekin ikasi ondoren. Gerra bukatuta, dokumentalak egin zituen San Frantzisko inguruko konpainia batzuentzat, eta biluzien argazkiak Playboy aldizkariarentzat. Gero, Estatu Batuetan modan jarri ziren film erotikoen aitzindarietako bat izan zen: The immoral Mr. Teas (1959), Vixen (1968).

Arazoak izan zituen filmak estreinatzeko, baina oso harrera ona izan zuten, eta dirua egin zuen. Hala, diru gutxirekin bortxakeria eta sexu ugariko filmak eginez, irabazi handiak lortu zituen. Film aipagarrienak hauek ditu: The naked camera (1960), Erotica (1961), The immoral West and how it was lost (1962), Heavenly bodies! (1963), Memories of a woman of pleasure (1964), Faster, Pussycat, Kill! Kill! (1966), Finder keepers, lovers weepers! (1968), Cherry, Harry and Raquel (1968), The seven minutes (1971), Blacksnake (1973), Supervixens (1975), Megavixens (1976) eta Up the valley of the beyond (1991). Erica Gavin antzezlea izan zen haren film askotako protagonista nagusia.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Russ Meyer Aldatu lotura Wikidatan