Rymill kostaldea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Rymill kostaldearen kokapena Alexandro I.a uhartearen parean.

Rymill kostaldea (ingelesez Rymill Coast) Graham Lurraldeko Fallières kostaldearekin muga den Jeremy lurmuturra eta English kostaldearekin muga den Buttress nunataken arteko penintsula antartikoaren mendebaldeko kostalde zatia da (Palmer Lurraldearen iparmendebaldeko muturra). Antartandeek Rymill kostaldea penintsula antartikoaren ekialdean dauden kostaldeetatik banatzen dute: Black kostaldea eta Wilkins kostaldea. Jurgi VI.a kanalak Rymill kostaldea Alexandro I.a uhartetik banatzen du. Kostaldearen zati bat Dyer ordokiari dagokio.

Eremu hau, neurri batean, airetik argazkitu zuen Lincoln Ellsworthek 1935eko azaroak 23an. Graham Lurralderako Britaniar Espedizioak gune honen aireko argazki gehiago artu zituen 1936ko urria eta azaroa bitartean. Beste aire espedizio batzuk Rymill kostaldea argazkitu zuten beranduago: Ameriketako Estatu Batuetako Antartikar Zerbitzuak 1940an, Erresuma Batuko Falkland Islands Dependencies Surveyk 1948 eta 1950 bitartean (Stonington uhartetik abiatuz), Ronnen Antartikar Ikerketa Espedizioak 1947an eta Ameriketako Estatu Batuetako Itsas Armadak 1966an.

Rymill kostaldea izena 1985ean ezarri zuen United Kingdom Antarctic Place-Names Committeek John Rymill ohoratzeko, Graham Lurralderako Britainiar Espedizioaren liderra zena.

Lurralde aldarrikapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argentinak Foyn kostaldea Suaren Lurraldea, Antartika eta Hego Atlantikoko Uharteak probintziako Argentinar Antartika departamendu barnean sartzen du, Txilerentzat Magallanes eta Txileko Antartika eskualdeko Txileko Antartikako Probintziako Antartika hiriaren zati da, eta Erresuma Batuarentzat Britainiar Antartikaren zati. Aldarrikapen hauek Itun Antartikoaren baldintzek mugatzen dituzte.

Herrialde aldarrikatzaileen izendapenak:

  • Argentinak
  • Txilek
  • Erresuma Batuak Rymill Coast