Río de la Platako gobernazioa
Río de la Platako gobernazioa Gobernación del Río de la Plata | |||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|
1617 – 1782 | |||||||
Espainiar Inperioko gobernazioa | |||||||
| |||||||
Geografia | |||||||
Hiriburua | Buenos Aires | ||||||
Kultura | |||||||
Hizkuntza(k) | Ofizialki gaztelania | ||||||
Erlijioa | Katolikoa | ||||||
Historia | |||||||
|
Río de la Platako gobernazioa (gaztelaniaz Gobernación del Río de la Plata) antzina Espainiak Hego Amerikan eduki zuen kolonia lurraldea izan zen, Parana, Uruguai eta Paraguai ibaien arroak hartzen zituena. Gaur egun Argentina, Paraguai, Uruguai eta Brasilgo estatuen artean banaturik dago .
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1535ean hasi zuten espainiar kolonizatzaileek lurralde horren konkista, Pedro de Mendoza buru zutela. Juan de Ayolas eta Domingo Martinez de Irala euskalduna bidali zituen hark barne lurrez jabe zitezen. 1537an sortu zuten Asuncion hiria guarani herriaren lurretan, eta hiri hura bihurtu zen lurralde zabal hartako hiriburu, espainiarrek 1537an Buenos Aires hiria utzi zutelako. 1580an sortu zuten bigarrengoz Buenos Aires, eta beste bide erosoago bat zabaldu zuten Peru aldera espainiarrek handik, Córdoba, Tucumán, Salta eta Jujuy hirietan barrena.
1617an bitan banatu zen lurraldea: Paraguai herrialdea, Asuncion hiri nagusi zela, eta Rio de la Plata herrialdea, Buenos Aires hiri nagusi zela. Peruko erregeordearen gobernuaren pean zeuden, nolanahi ere, bi herrialde horiek. Bestalde, Córdoba izan zen mende horretako hiri garrantzitsuena; han eraiki zen Amerikako bigarren unibertsitatea. XVII. mendearen bukaeran areagotu ziren Brasil aldetik zetozen portugaldarrekiko arazoak (Tordesillasko hitzarmena aldatu nahi zuten portugaldarrek), eta XVIII. mendean hasi zen Ingalaterrako itsas armada Rio de la Plata eta Patagoniako kostaldean kokatu nahian.
1776an Karlos III.a Espainiako erregeak Río de la Platako Erregeorderria sortu zuen, inperioko alde horri hobeto eutsi eta itsas merkataritzan zeuden oztopoak menderatzeko, eta haren mendean jarri ziren egungo Argentina, Uruguai, Paraguai, Bolivia, Brasilgo hegoaldea eta Txileko tropiko aldea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.