Sammy Davis Jr.

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sammy Davis, Jr.» orritik birbideratua)
Sammy Davis Jr.
Sammy Davis Jnr Allan Warren.jpg
Bizitza
Izen osoa Samuel George Davis Jr.
Jaiotza New York1925eko abenduaren 8a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Talde etnikoa afro-amerikarra
estatubatuar judua
Heriotza Beverly Hills1990eko maiatzaren 16a (64 urte)
Hobiratze lekua Forest Lawn Memorial Park (en) Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Hestegorriko minbizia
Familia
Aita Sammy Davis
Ama Elvera Sanchez
Ezkontidea(k) May Britt  (1960 -  1968)
Altovise Davis  (1970 -  1990)
Hezkuntza
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak telebista-aktorea, zinema aktorea, artista, autobiografialaria, jazz musikaria, antzerki aktorea, telebista aurkezlea, abeslaria, aktorea, dantzaria eta estudioko musikaria
Jasotako sariak
Nominazioak
Kidetza Rat Pack
Genero artistikoa jazza
Musika instrumentua vibraphone (en) Itzuli
pianoa
Diskoetxea Decca (en) Itzuli
Charly Records
Zerbitzu militarra
Adar militarra Ameriketako Estatu Batuetako Armada
Parte hartutako gatazkak Vietnamgo Gerra

sammydavis-jr.com
IMDB: nm0002035 Allocine: 28078 Allmovie: p17423 TV.com: people/sammy-davis-jr IBDB: 67243
Facebook: 112867505394454 Spotify: 1NAWG3AngjBXyKbmPaz92D Last fm: Sammy+Davis,+Jr. Musicbrainz: 4bc9e8c3-7eae-454f-a56c-bccf96f3926b Songkick: 412599 Discogs: 44133 Allmusic: mn0000294376 Find a Grave: 263 Edit the value on Wikidata
{{cc-by-2.0
Sammy Davis Jr, 1989an

Samuel George "Sammy" Davis Jr. (Harlem, New York, 1925eko abenduaren 8a - Beverly Hills, 1990eko maiatzaren 16a) estatubatuar kantari, dantzari eta aktorea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere aita, Sammy Davis, oso ezaguna zen jazz-aretoetan, eta harekin oso umetatik ibili zen, Estatu Batuetan zehar, ikuskizunetan parte hartzen. Hemezortzi urte zituenerako, blues-kantari ona zen, baina Bing Crosbyren eraginez, crooner izeneko estilora pasatu zen. Music-hall eta kabaretetan lan egiten zuen, musikari eta animatzaile. 1943an armadan sartu, eta Ozeano Bareko fronteetan borrokan ibili zen. Gerraostean, Estatu Batuetako kantaririk ospetsuenetariko bat bihurtu zen, eta bere kantak -Mr. Bojangles, I´ve Gotta Be Man, Candy Man- oso ezagunak egin ziren. 1954an begi bat galdu zuen istripu batean; berak zioenez, ezin zitekeen okerragoa izan, beltza, begibakarra eta erlijioz judua baitzen. 1950eko hamarraldian Frank Sinatra, Dean Martin eta Peter Lawfordekin batera Rat Pack banda osatu zuen, Sinatraren Taldea izenaz ere ezaguna. Talde horrek eragin handia izan zuen, ikuskizunen munduan ez ezik, Estatu Batuetako politikaren alorrean ere, John F. Kennedyren agintaldian, batez ere. Zenbait filmetan ere parte hartu zuen (Porgy and Bess (1959)...), eta Broadwayen komediak ere antzeztu zituen (Mr. Wonderful). Bere biografia argitaratu zuen 1989an, Why Me? (Zergatik ni?) izenburupean.

Filmografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]