Samory Turé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Samory Turé
Almamy Samory Touré.jpg
monarka

Bizitza
Jaiotza Beyla, Guinea Itzuli1830
Herrialdea  Ginea
Heriotza Ndjolé Itzuli1900eko ekainaren  2a (69/70 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: pneumonia
Jarduerak
Jarduerak gudaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa Islama

Samory Turé (Sanankoro, Niger Garaia, egungo Mali, 1837 - N´Djolé, 1900eko ekainaren 2a) Sudango buruzagia izan zen.

Merkataria zen, eta 1870. urtean Bisanguduko buruzagi hautatu zuten. Sanankoron ezarri zuen hiriburua, Kankango hiria hartu zuen, eta estatu bat eratu zuen Uasulun. Frantsesen mende zeuden, ordea, iparraldeko eta hegoaldeko estatuak, eta Niger eta Senegal Garaiaren artean burdinbidea eraikitzeko ahaleginetan ari ziren. Samoryk Niger zeharkatu zuen frantsesei aurre egiteko, baina 1882. urteko gudua galdu ondoren, bi hitzarmen sinatu behar izan zituen (1886 eta 1887), eta Tinkissoren eta Niger Garaiaren arteko lurraldea utzi behar izan zuen. Frantsesek, hala eta guztiz ere, gotorleku bat eraiki zuten Sikirin, Samoryren haserrea piztuko zuena. Archinard koronel frantsesa Seguko erresumaz jabetu zen (1890-1891), eta Samoryren aurka abiatu zen (1891-1898). Frantsesek Kankan hartu zutenean, Boli Kostara erbesteratu zen Samory lehenik, eta Liberiara ondoren. Han atxilotu eta Gabona atzerriratu zuten 1898an.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]