Sándor Petőfi

Wikipedia(e)tik
Sandor Petöfi» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Sándor Petőfi
Sándor Petőfi
Datu pertsonalak
Jatorrizko izena Sándor Petrovics
Jaio 1823ko urtarrilak 1
Kiskőrös (Austriar Inperioa, gaur egun Hungaria)
Hil 1849ko uztailak 31
Fehéregyháza (Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Errumania)

Sándor Petőfi (jaiotzez Petrovics; hungarieraz: Petőfi Sándor, ˈpɛtøːfi ˈʃaːndor ahoskatua; eslovakieraz: Alexander Petrovič; serbieraz: Александар Петровић; Kiskőrös, Austriar Inperioa, gaur egun Hungaria, 1823ko urtarrilak 1 – Fehéregyháza, Austria-Hungariako Inperioa, gaur egun Albești, Errumania, 1849ko uztailak 31[1]) hungariar poeta izan zen. Erromantizismoaren bultzatzailerik garrantzitsuena izan zen Hungarian.

Bizitza eta lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikasketak utzita, antzerki-talde ibiltari batean sartu zen, eta gero soldadu egin zen. 1844. urtean argitaratu zuen poema-bildumari esker egin zen ospetsu. 1848ko Hungariako Iraultzaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen. Hungariako armadan sartu, eta Segesvarko guduan hil zen, 1849an.

Petőfiren obra nagusiak A helység kalapácsa (1844, «Herriko mailua»), János vitéz (1845, «Janos heroia») eta Az apostol (1848, «Apostolua») dira. «Zutik, Hungaria, sorterria deika duzu» esapideak Hungariako poeta eta heroi nazional bihurtu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Petőfi Sándor, Magyar Életrajzi Lexikon 1000–1990, Mek.oszk.hu, http://mek.oszk.hu/00300/00355/html/ABC11587/12155.htm. Noiz kontsultatua: 2015-12-23 .

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sándor Petőfi Aldatu lotura Wikidatan