Sara Ahmed
Sara Ahmed | |
---|---|
(2019) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Salford, 1969ko abuztuaren 30a (55 urte) |
Herrialdea | Erresuma Batua Australia |
Hezkuntza | |
Heziketa | Adelaideko Unibertsitatea Cardiffko Unibertsitatea |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea eta filosofoa |
Enplegatzailea(k) | Lancasterreko Unibertsitatea (1994 - 2004) Goldsmiths, University of London (en) (2004 - 2016) Surreyko Unibertsitatea (2016ko apirilaren 3a - |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | ikusi
|
saranahmed.com | |
Sara Ahmed (Salford, Erresuma Batua, 1969ko abuztuaren 30a) filosofo anglo-australiarra da, eta teoria feminista, feminismo lesbiarra, azterketa queerrak, arrazaren teoria kritikoa eta ikerketa postkolonialak ditu aztergai.[1]
Queer fenomenologiaren sortzailetzat hartzen da.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sara Ahmed Salforden (Ingalaterra) jaio zen, aita pakistandarra eta ama ingelesa ditu. Gurasoek Adelaidara (Australia) emigratu zuten 1970eko hamarkadaren hasieran. Han hasi zituen goi mailako ikasketak, doktoretza egiteko Britainia Handira itzuli aurretik.
Bere lanaren funtsezko gaiak, hala nola migrazioa, orientazio sexuala, desberdintasuna, arroztasuna eta identitate mistoak, zuzenean lotuta daude bere esperientzia pertsonal batzuekin, eta horietan oinarritzen da bere obra filosofikoa zabaltzeko.[3]
Ahmedek Adelaidako Unibertsitatean lortu zuen lehen titulua, eta Cardiffeko Unibertsitateko Center for Critical and Cultural Theory-n egin zuen tesia.[4] Lancasterreko Unibertsitatean eta Goldsmiths Collegen irakatsi ondoren —2016an dimisioa eman zuen—, ikertzaile independente gisa egin du lan, eta Cambridge kanpoaldean bizi da bere bikotekidearekin, Sarah Franklin soziologoarekin —Cambridgeko Unibertsitatean irakasle—.[5][6]
Karrera eta lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1994tik 2004ra Lancaster Unibertsitateko Emakumearen Ikasketa Institutuan lan egin eta gero, Ahmed Londreseko Unibertsitateko Goldsmiths Collegeko Komunikabide eta Komunikazio Sailean izendatu zuten 2004an.[7] Ikerketa Feministako Zentroko lehen zuzendaria izan zen, «Goldsmithsen historia feminista finkatzeko eta Goldsmithsen etorkizun feministari forma ematen laguntzeko sortu zen zentroa».[8]
2009ko udaberrian, Ahmed Laurie Rutgers Unibertsitateko New Jersey katedrako ikasketa feministetako titularra izan zen, eta, 2013ko udaberrian, Diane Middlebrook eta Carl Djerassi katedretako Cambridgeko Unibertsitateko genero ikasketetako titularra.[9][10] 2015ean, Emakumearen Ikaskuntzen Elkarte Nazionalaren urteroko konferentziaren koordinatzaile nagusia izan zen.[11]
2016an, Ahmedek dimisioa eman zuen Goldsmithsen zuen postutik, erakundeko langileek ustez emakume ikasleei egindako sexu jazarpenaren aurka protesta egiteko.[5] Horren ondoren, blog sortu zuen (feministkilljoys.com), aldizka eguneratzen jarraitzen duen proiektu bat.[12] Blogak Vivre en féministe (2017) liburua idazten lagundu zion, eta, aldi berean, publiko zabalago bati hitz egiteko aukera eman zion; blogeko sarrerak kapitulu bihurtu zituen, eta liburua blogerako gai bilakatu.
Blog horren bidez agertu zen feministaren besta andeatzaile figura, zeina liburu baten gaia izango baitzen 2023an, Manuel rabat-joie féministe (Besta andeatzaile feministaren eskuliburua).[13] “Besta andeatzaile feminista” esamoldea, bere hitzetan,
“komunikazio-tresna bihurtu da, berarengan beren esperientzia propioko zerbait identifikatzen zuten pertsonengana iristeko bide”.[14]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jatorrizko hizkuntzan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Differences that Matter: Feminist Theory and Postmodernism, Cambridge University Press, 1998[15]
- Strange Encounters: Embodied Others in Post-Coloniality [Topaketa bitxiak: besteen gorputza kolonia ostean], Routledge, 2006[16]
- The Cultural Politics of Emotion [Emozioen politika kulturala], Edinburgh University Press, 2004 (reed. 2014
- The Promise of Happiness [Zoriontasunaren promesa], Duke University Press, 2010
- Vithetens Hegemoni [Hegemonia zuria], Tankekraft Förlag, 2011 (suediera)
- On Being Included: Racism and Diversity in Institutional Life [Inklusioaz: arrazakeria eta aniztasuna erakunde-bizitzan], Duke University Press, 2012[17]
- Willful Subjects [Gai tematiak], Duke University Press, 2014.[18]
- What's the Use? On the Uses of Use [Zertarako balio du? Erabileraren erabilerei buruz], Duke University Press, 2019.[19]
- Complaint! [Kexa! ], Duke University Press, 2021.[20]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Ahmed, Sara, 1969-. Library of Congress.
- ↑ Kaur, Manmeet. (2023-10-03). Queer Phenomenology In The 21st Century: An Exploration Through Sarah Ahmed's Theory. .
- ↑ Mehra, Nishta J.. (2017-07-17). Sara Ahmed: Notes from a Feminist Killjoy. .
- ↑ Differences That Matter. 1998.
- ↑ a b London university professor quits over 'sexual harassment of female students by staff'. 2016-06-09.
- ↑ «Bio» Sarah Ahmed.
- ↑ People - Centre for Gender and Women's studies, Lancaster University, UK. .
- ↑ Centre for Feminist Research. .
- ↑ Spring Newsletter 2009. .
- ↑ Previous Visiting Professors — University of Cambridge Centre for Gender Studies. 17 October 2014.
- ↑ Koch-Rein, Anson. (2015-11-09). NWSA Conference 2015. .
- ↑ Ahmed, Sara. feministkilljoys. wordpress.org.
- ↑ Manuel rabat-joie féministe - Sara Ahmed - Éditions La Découverte. .
- ↑ Sara Ahmed: "Once We Find Each Other, So Much Else Becomes Possible" | Literary Hub. 10 April 2017.
- ↑ Cambridge: Cambridge University Press.
- ↑ Strange Encounters: Embodied Others in Post-Coloniality (Paperback) - Routledge. .
- ↑ Durham: Duke University Press
- ↑ Durham: Duke University Press
- ↑ What's the Use?. 2019.
- ↑ Complaint!. .