Novara
Novara | |||
---|---|---|---|
Italiako udalerria | |||
Administrazioa | |||
Herrialdea | Italia | ||
Eskualdea | Piemonte | ||
Probintzia | Novarako probintzia | ||
Posta kodea | 28100 | ||
ISTAT kodea | 003106 | ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 45°27′N 8°37′E / 45.45°N 8.62°E | ||
Azalera | 103,05 km² | ||
Altuera | 162 m | ||
Mugakideak | Cameri, Galliate, Garbagna Novarese, Nibbiola, Romentino, San Pietro Mosezzo, Caltignaga, Granozzo con Monticello, Trecate eta Casalino | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 101.257 (2023ko urtarrilaren 1a) −2.926 (2018) | ||
Dentsitatea | 983 bizt/km² | ||
Informazio gehigarria | |||
Telefono aurrizkia | 0321 | ||
Ordu eremua | UTC+01:00 eta UTC+02:00 | ||
Hiri senidetuak | Chalon-sur-Saône, Koblentza eta Haskovo (en) | ||
Katastro kodea | F952 | ||
Sailkapen sismikoa | 4 (Oso txikia) | ||
Matrikula | NO | ||
comune.novara.it |
Novara[1] (piemonteraz: Noara; lombardieraz: Nuara) Italiako ipar-mendebaldean dagoen Piemonte eskualdeko udalerria eta Novarako probintziako hiriburua da. Agogna eta Terdoppio ibaien artean dago, Milandik 50 km mendebaldera. 105.574 biztanle ditu[2] (2012) eta eskualdeko bigarren hiririk populatuena da, Turinen ondoren.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erromatarren okupazio garaian Novaria izena izan zuen. K.a. 49an, Julio Zesarrren agintaldian, municipium bilakatu zen. V. mendean suntsitua izan zen. 1110ean Henrike V.a Germaniako Erromatar Inperio Santuko enperadoreak hiria erre zuen. 1167an Lonbardiako Ligan sartu zen. Utrechteko Itunaren ondorioz (1714), Milanerriarekin batera, Austriaren eskura pasatu zen. 1738an Savoiako etxearen menpe gelditu zen. Novarako gudua (1849) erabakigarria izan zen Italiako Lehen Independentzia gerran, Josef Radetzky buru zuen austriar armada piemontear indarrei nagusitu baitzitzaien[3].
Ondasun nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriko eraikinik aipagarrienak hauek dira[3]:
- Santa Maria Assunta katedrala, 1577–1659 bitartean berreraikia.
- Katedralaren bataiategia, XI. mendekoa.
- San Gaudenzio basilika (1577-1887).
- XIII. mendeko gazteluaren (Castello Visconteo Sforzesco) hondakinak.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza merkatu garrantzitsua da, arrozarentzat bereziki. Industriari dagokionez, kotoi eta zetaren manufaktura, kimikagintza, inprimagintza eta elikagaien transformazioa (gazta, galletak) dira aipagarrienak[3].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kirola
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Novara Calcio herriko futbol taldea Serie A mailan ibilitakoa da.
Novaratar ezagunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Isabella Leonarda (1620–1704), musikagilea;
- Gianni Bettini (1860–1938), asmatzailea;
- Felice Casorati (1883–1963), margolaria;
- Carlo Emanuele Buscaglia (1915–1944), hegazkinlaria;
- Vittorio Gregotti (1927), arkitektoa;
- Domenico Fioravanti (1977), igerilaria;
- Matias Masucci aktorea;
- Oscar Luigi Scalfaro (1918-2012), Italiako presidentea;
Herri eta hiri senidetuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Novarak honako hiri senidetuak ditu:
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. 157. araua: Europako hiriak. .
- ↑ Popolazione residente per sesso e circoscrizione al 31.12.2012 Comune.novara.it
- ↑ a b c Novara 2013. Encyclopædia Britannica Online. 2013ko urtarrilaren 27an begiratua.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Italieraz) Webgune ofiziala
Artikulu hau Italiako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |