Serantes

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Serantes

Serantes.jpg

Trapagaranetik ikusia
Gailurra
Garaiera 451 m
Gailurra 328 m
Koordenatuak 43° 20′ 07″ N, 3° 03′ 40″ W / 43.335277777778°N,3.0611111111111°W / 43.335277777778; -3.0611111111111Koordenatuak: 43° 20′ 07″ N, 3° 03′ 40″ W / 43.335277777778°N,3.0611111111111°W / 43.335277777778; -3.0611111111111
Geografia
Kokapena  Euskal Herria
Herrialdea  Bizkaia
Mendilerroa Serantes
Serantes hemen kokatua: Euskal Herria
Serantes
Serantes
Serantes (Euskal Herria)
Serantes hemen kokatua: Bizkaia
Serantes
Serantes
Serantes (Bizkaia)
Igoera
Ohiko abiapuntua(k) Santurtzi edo La Cuesta

Serantes[1] Bizkaiko mendebaldean dagoen mendia da, 451 metroko garaierarekin, Santurtzi eta Zierbenako udalerrien artean kokatutakoa. Itxura konikoa du eta talaia naturala da, Bilboko portuaren mendebaldean dagoelarik. Historikoki garrantzi estrategikoaz jabetuta zeuden aurreko gizaldietan, eta funtzio militarrak bete izan ditu XVIII. mendetik gutxienez.

Abrako golkoa du bere ekialdean eta Muskiz eta Meatzaldea bere mendebaldeko magaletan.

Azalpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilboko itsasadarraren gainean Serantes mendia ikus daiteke, bere itzura ikaragarriarekin. Leku estrategiko bat bezala altxatzen da Bilboko portuari begira, gaur egun mendiaren oinean aurkitzen da eta.

Serantes mendiak bi gain dauzka, zenbait metro tarte direlarik bien artean. Bi gain hauek, Serantes (452 msnm) eta El Mazo (245 msnm) dira hain zuzen ere.

Kokapen estrategiko aipagarria dela eta, Serantes gainak defentsa eta telekomunikazio gaietan erabilia izan da historian zehar. Bertan, talaia bat eraiki zen, defentsa eta zaintza helburu zutela eta armadak erabili izan zuena 1910. urtean. Esan behar da, gaur egun oraindik ikus daitezkeela talaiaren aztarnak. Gainera, gainetik hurbil, "La sima del capitan" izenarekin ezagututako zulo izugarria ikus daiteke. Gaur egun, Talaiaren aztarnetan telekomunikazio dorre bat eraiki egin da.

Mendia daukan formak, historian zehar sumendi bat ote zen irudipenak eragin ditu, baina 1848. urtean Guillermo Bowlesek egin zituen azterketak zirela medio, aukera hau baztertu egin zen.

Gotorlekuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Serantesko gotorlekuak»

XVIII. mendeko hasieran gertatutako Espainiako Ondorengotzaren Gerratik gutxienez eraikin militarrak ipini dituzte Serantes mendian. Filipe V.a Espainiakoaren garaia zen hura.

Aurrerago, Hirugarren Gerra Karlistan ere erabili zuten xede militarrekin, eta horren hondarrak dira gaur egun ikusten direnak. XIX. mendeko azken urteetan ere Kubako guda zela-eta paper garrantzitsua hartu zuen mendi honek.

Azkenik, Espainiako Gerra Zibilean azken aldiz gotorleku bihurtu zen.

Abiapuntuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Argazki bilduma[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Serantes Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa