Serantesko gotorlekuak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Ikuspegia tontorretik

Serantesko gotorlekuak izen bereko mendian dauden hiru gotorleku militarrak dira, Santurtzin kokaturikoak. Nahiz eta egungo gotorlekuen aztarnak XIX. mendekoak izan Filipe V.a Espainiakoa eta Espainiako Ondorengotzaren Gerratik aurrera badaude gotorleku militarrak mendi honen hegaletan[1].

Hiru gotorlekuak Barakaldotik ikusiak.

Dorrea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tontorrean dagoen dorrea

Tontorrean, 452 metroko altueran, 1868an dorrea eraiki zuten karlisten setioa saihesteko. Bertan, kareharrizko harlanduz egindako talaiatik[2] Bilboko itsasadarra ez ezik Oitz, Sollube, Durangaldeako haitzak eta, egun irekietan, Billano ere, kontrolatu daitezke. Bi solairukoa, beheko solairuan bost kanoi-zulo zituen.

Fortea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hamalau urte geroago, 1880an, "Nueve Cruces" izeneko muinoan eta 324 metroko altueran, forte bat eraiki zuten. Lubanarroa zuela, 6800 m² bere azaleran lau pabilioi gudarosteentzat, bi biltegiarentzat eta beste bat ofizialentzat zituen. Gudaroste liberalek erabili zuten 1910 arte[3]. 1962an Santurtziko Udalak, Espainiako gobernuaren eskuetatik jaso zuen. Gertuko larreetan Pazko Igandearen osteko astelehenean "Cornites" izeneko erromeria ospatzen dute.

"El Mazo" bolborategia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

245 metroko altueran, XIX. mendearen bukaeran, Kubako guda zela eta, Bizkaiko golkoan Espainiak zituen gotorlekuak gotortu zituzten. Bolborategia eraikitzeaz gain, bateria gehiago jarri zituzten Bilboko itsasadarra defenditzeko. 1932 arte bertan gudarosteak zeuden, 1936 arte lau soldadu eta kabo bat zirenak.

Egoera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gotorleku guztiek bere teilatuak galdu dituzte. Utzita eta bandaloen eskuetan, ondareak galtzear daude.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Joseba Trancho : "Serantes Mendia". 1997.
  • Javier Sánchez : "La vuelta a Bilbao a través de sus montes y su historia". Bilbo: Bilboko Udala. 2007

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Herriko Wikiatlasa