Sienna Miller

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sienna Miller

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSienna Rose Diana Miller
JaiotzaNew York1981eko abenduaren 28a (42 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
 Erresuma Batua
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Bikotekidea(k)
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaHeathfield School (en) Itzuli
Lee Strasberg Antzerki- eta Film-Eskola
Francis Holland School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakzinema aktorea, ahots-aktorea, antzerki aktorea, telebista-aktorea, modeloa, aktorea, moda-diseinatzailea eta Socialitea

IMDB: nm1092227 Allocine: 93074 Rottentomatoes: celebrity/sienna_miller Allmovie: p367562 TCM: 1584700%7C0 Metacritic: person/sienna-miller TV.com: people/sienna-miller IBDB: 483134
Instagram: siennamiller1 Musicbrainz: 3fa031e3-0d93-4bb1-b3b2-14e06b147a0f Discogs: 1572651 Edit the value on Wikidata

Sienna Rose Diana Miller (1981eko abenduaren 28a, New York) AEBetan jaiotako zinema eta telebistako ingeles aktore, modelo eta moda diseinatzaile bat da. Antzeztu izan dituen filmeen artean nabarmenak Layer Cake, Alfie, Factory Girl (2006), The Edge of Love, edo G.I. Joe: The Rise of Cobra daude. Baita Stardust (2007) Matthew Vaughnen zuzendaritzapean, Steve Buscemiren Interview (2007) eta The Girl filma ere (2012), Tippi Hedrenen rola jokatuz, Paper honek eman zion Urrezko Globoetarako lehen izendapena.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sienna Rose Miller New Yorken jaio zen 1981eko abenduaren 28an, baina 18 hilabeterako Chelseara lekualdatuta zegoen, jada, Londresen.

Aita Pennsylvanian (AEB) jaiotako Edwin Miller izan zen, inbertsio banku gizona aurrena eta txinatar arte merkataria gero; espirituaren kultura batu zen eta autolaguntzako liburua irdatzi zuen. Ama, berriz, ingelesa bazen ere, Hegoafrikan jaiotako Josephine "Jo" Miller modeloa izan zuen; New Yorkeko Lee Strasbergeko Arte Akademiaren zuzendaria, yoga irakaslea ere izan zen. Ahizpa zaharrago bat du, Savanna, moda diseinatzailea dena.

6 urte besterik ez zituen gurasoak banandu zirenean eta Sienna eta Savannah Parsons Greenera joan ziren bularreko minbizia tratatzen ari zen amarekin. Aita beste hiru alditan ezkondu zen. Ezkongaietako bat Kelly Hoppen[1] barne diseinatzaile ingelesa izan zen eta 15 bat urte iraun zuten batera. Gero Birjina uharteetara joan zen. Ezkontza hauen ondorioz, Siennak beste 2 senideorde baditu, Charles eta Stephen, eta ahizpaorde ohia ere bai, Natasha Corrett, Hoppenen alaba.

8 urterekin, Miller Ascot-eko, Berkshire, Heathfield St Mary's Schoolera joan zen eta, 18 urterekin, New Yorkera itzuli zen, Lee Strasbergeko Arte Akademian inskribatuz.

Ibilbide profesionala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Modelo[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tandy Andersonekin egin zuen lan Londresko Select Model Management-en, Coca-Cola, Vogue Italia edo Pradaren modelo izan zen eta 2003ko Pirelli egunkarian atera zen toplessen[2] [3]. Urte berean, British Vogueren azal izan zen.

Sienna Boho chic estilora asoziatu izan da beti. Pepe Jeans Londonekin 2 urterako kontratua sinatu zuen[4].

2006ko martxoko aldizkaritan atera zen lehen aldiz galtza bakeroen iragarki kanpaina. Vanity Fair aldizkarirako atera zen toplessen eta zigarro bat erretzen. Berriro izan zen British Vogueren azal. 2007an, berriz, U.S. Voguerena.

2009an, BOSS Orange emakumeentzako perfumearen enbaxadore izan zen[5]. 2013an, Sienna eta bere bikotekidea zen Tom Sturridge Burberry ingelesaren Trench Kisses kanpainaren aurpegi izan ziren, 2013/14ko udazkena/neguan. Mario Testinok egin zituen argazkiak eta Cristopher Baileyk izan zuen zuzenbide kreatiboaren ardura[6][7].

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sienna Factory Girl filmaren aurkezpenean

2001ean egin zuen bere debuta South Kensingtonen, Rupert Everett eta Elle Macphersonekin batera eta, handik gutxira, Mark Valley protagonista zen Keen Eddie serie dramatikoan hartu zuen parte.

2004an, bigarren mailako paperak izan zituen Alfie eta Layer Cake lanetan.

2005ean etorri zitzaion protagonista papera Heath Ledgerren ondoan Casanova filman eta, handik urtebetera, Edie Sedgwicken bizitzan oinarritutako Factory Girl pelikulan egin zuen lan, 1960ko hamarkadako goi mailako familia bateko neska eta Andy Warholen musaren papera eginez.

2007an, Steve Buscemik zuzendutako Interview filmean hartu zuen parte[8]. Bertan egindako antzezpenak urte hartako Independent Spirit Awards sarietarako izendapena eman zion. Stardust fantasiazko pelikulan ere parte hartu zuen Michelle Pfeiffer eta rekin batera besteak beste.

2008an The Mysteries of Pittsburgh eleberriaren bertsio zinematografikoan agertu zen eta, horrez gainera, The Edge of Love filman ere lan egin zuen Keira Knightley eta Matthew Rhysekin batera[9].

2009an, G.I. Joeren adaptazioa zen, G.I. Joe: The Rise of Cobra lanean Ana Lewisen papera egin zuen eta, AEBetan, bere estreinaldiko lehen astean, filmak 54 milioi dolar bildu zituen[10]. Urte berean, Millerrek Comic Relief deituriko Mamma Mia! filmaren parodian parte hartu zuen, Dawn French eta Jennifer Saunders britainiar komedianteen ondoan.

2010ean, Working Titlen ekoizpena zen Hippie Hippie Shake filman egin zuen lan, Cillian Murphy protagonista zelarik eta Patrick Marber After Miss Julien, berriz, protagonista izan zen Broadwayn.

2012an 5 filmetan hartu zuen parte Siennak. Hauen artean dago The Girl, telebistarako eginiko filma, eta, honi esker, Urrezko Globoetarako lehen izendapena lortu zuen[11]. Pelikulak Alfred Hitchcock zine zuzendariaren eta Tippi Hedren aktorearen arteko erlazio korapilatsua kontatzen du.

2013an, Millerrek A Case of You filma egin zuen Justin Long eta Evan Rachel Wood aktoreekin batera. Pelikula Tribecako Zinemaldian estreinatu zen urte berean.

2014an, Bennett Millerren Foxcather filman lan hartu zuen, Steve Carell, Channing Tatum eta Mark Ruffalo aktoreekin batera; filma Mark Schultz, borroka libreko urrezko domina lortu zuen kirolariaren autobiografia da. Maiatzaren 19an estreinatu zen Canneseko Zinemaldian eta Urrezko Palma irabazteko lehian aritu zen.

Moda diseinatzaile[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Savannah eta Sienna

2006an Millerrek Pepe Jeansentzat moda kapsula bat diseinatu behar zuela iragarri zuten eta proiektua moda marka osoan bilakatu zen gero. Twenty8Twelve deitu zioten, Siennaren jaiotza datari aipamen eginez, eta Pepe Jeansen laguntza finantzarioa jaso zuen. Millerrek diseinatzaile profesional den bere ahizparekin batera diseinatu zuen bilduma eta 2007ko irailean atera zen argitara.

Filantropia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miller International Medical Corpseko enbaxadore mundiala da eta, 2009an Kongoko Errepublika Demokratikora bidaiatu zuen, bere esperientziak blog batean mantentzen dituelarik. Haitira ere joan zen 2010an lurrikarak uhartea astindu zuenean. Millerrek Global Coolekin ere egin zuen lan, Eco Friendly kanpainan, 2007an.

Sienna Erresuma Batuko Starlight Children's Foundationeko enbaxadorea ere bada; haur oso gaixo eta euren familiekin lan egiten dute, munduko ospitaleetara bidaia eta egonaldiak ordainduz.

Gainera, Millerrek Breast Cancer Haven babesten du; zentro honek dohako laguntza programa bat eskaintzen die bularreko minbizia dutenei eta informazioa eta terapiak ere eskaintzen dizkiete gaixoei.

Bizitza pribatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2004an Alfie filmaren grabazioan Jude Law aktore britainiarra ezagutu zuen eta bien arteko harremana prentsa arrosaren ohiko hizketagai bilakatu zen. Urte bereko gabonetan bikoteak ezkontzea erabaki zuen. 2005eko uztailaren 18an ordea, Lawk barkamena eskatu zion publikoki Siennari emazte ohiarekin (Sadie Frost aktore britainiarra) izandako haurren zaintzailearekin (Daisy Wright) abentura bat izan zuelako. Garai berean, Siennak Lawren lagun zen Daniel Craig aktorearekin harremanetan zebilen zurrumurrua zabalduta zegoen. Euren arteko erlazioa salbatzen ahalegindu ziren, baina, azkenean, urte bereko azaroan hautsi zuten.

2007ko ekainean Rhys Ifans aktore britainiarrarekin hasi zuen erlazio bat[12] eta, bikoteak ezkontzeko hitza eman zion elkarri 2008an, baina, hilabete batzuk geroago, Millerrek Ifansekin amaitu zuela jakin zen. Biek dute eskuin eskumuturrean enara bana tatuaturik.

2008ko ekainean, Miller Balthazar Getty aktorearekin hasi zen harremanetan. Geroago, Siennak bi egunkari salatu zituen bera eta Getty elkarrekin agertzen ziren argazki batzuk publikatu zituztelako. Harreman hau ere 2009ko apirilean amaitu zen.

2009ko abuztutik urte bereko urrira arte George Baker DJarekin ibili zen[13].

2009ko abenduan Miller eta Jude Law elkarrekin ateratzen hasi ziren berriro Broadwayko ikuskizunetan. Gabonak Barbadosen pasa zituzten Lawren 3 umeekin batera[14]. 2011ko urte hasieran harremana berriro eten zuten[15].

2011ko otsailean, Sienna Tom Sturridge aktore britainiarrarekin ateratzen hasi zen eta 2012ko urtarrilaren 6an euren lehen umearen zain zeudela jakinarazi zuten. Urte bereko otsailean ezkon hitza eman zuten eta, uztailaren 8an, Siennak neskatxa bat erditu zuen Londresen, Marlowe Ottoline Layng deitu ziotena[16].

Siennak nazionalitate bikoitza dauka, britainiarra eta estatubatuarra; Birjina uharte amerikarretan atera zuen gidabaimena, han errazagoa zelako, baina AEBn eta Erresuma Batuan gidatu ahal du.

Filmografia hautatua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zinema[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2001 South Kensington Sharon
2002 High Speed Savannah
2003 The Ride Sara
2004 Layer Cake Tammy
Alfie Nikki
2005 Casanova Francesca
2006 Factory Girl Edie Sedgwick
2007 Interview Katya
Stardust Victoria
2008 Camille Camille Foster
Misterios de Pittsburgh Jane Bellwether
A Fox's Tale Darcey Ahotsa
The Edge of Love Caitlin Thomas
2009 G.I Joe: El origen de Cobra Ana Lewis/Anastascia DeCobray/The Baroness
2010 Hippie Hippie Shake Louise Ferrier
2012 Yellow Xanne
Two Jacks Diana
Just Like a Woman Marilyn
Nous York La star/ The Movie Star
2013 A Case of You Sarah
2014 Foxcatcher Nancy Schultz
2015 Mississippi Grind
Business or Pleasure
American Sniper Taya Renae Kyle
Black Mass Catherine Greig
High-Rise Charlotte
Unfinished Business

Telebista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Izenburua Papera Oharrak
2002 The American Embassy Babe 1 episodio
2002 Bedtime Stacey 4 episodio
2003-2004 Keen Eddie Fiona Bickerton 13 episodio
2009 Comic Relief 2009 Sophie Telebistarako filma
2012 The Girl Tippi Hedren Telebistarako filma

Sari eta izendapenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Saria Kategoria Lana Emaitza
2003 Teen Choice Award Estrella Femenina Emergente de TV Keen Eddie Izendapena
2005 Empire Awards UK Artista errebelazio hoberena Alfie & Layer Cake
2007 Environmental Media Awards EMA Futures Award Irabazle
2008 British Independent Film Awards Erreparto aktoresa hoberena The Edge of Love Izendapena
Independent Spirit Awards Aktoresa hoberena Interview
London Film Critics Circle Awards 2007 Urteko britainiar aktoresa
2009 ShoWest Awards Erreparto aktoresa hoberena The Edge of Love Irabazlea
2010 Premios Razzie Erreparto aktoresa okerrena G.I. Joe: The Rise of Cobra
Teen Choice Award Aktoresa hoberena: Akzio-abentura Izendapena
2013 BAFTA TV Awards Aktoresa hoberena The Girl
Broadcasting Press Guild Awards

Urrezko Globoak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Lana Emaitza
2013 Telebistarako aktoresa baten aktuazio hoberena The Girl Izendapena

BAFTA sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Emaitza
2008 Premio Orange a la estrella emergente Izendapena

Satellite sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Kategoria Lana Emaitza
2012 Aktoresa baten telebistarako aktuazio hoberena The Girl Izendapena

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Sienna Miller Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez)http://www.telegraph.co.uk/news/features/3634297/Kelly-Hoppen-Ive-had-an-amazingly-colourful-life....html
  2. (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20100201064058/http://www.lacuarta.com/diario/2003/01/31/31.18.4a.ESP.PIRELLI.html
  3. (Gaztelaniaz)http://www.hola.com/moda/actualidad/2002/11/05/pirellicalendar/
  4. (Ingelesez)http://www.vogue.co.uk/news/2006/01/10/pepe-bags-sienna
  5. (Gaztelaniaz)https://web.archive.org/web/20160304092831/http://perfumess.net/noticias/index.php?noticia=Sienna%20Miller%20anuncia%20el%20perfume%20Orange%20de%20Hugo%20Boss-0000128
  6. (Gaztelaniaz)http://www.embelezzia.com/firmas/amor-tras-los-objetivos-sienna-miller-y-tom-sturridge-seran-la-cara-mas-romantica-de-burberry
  7. (Gaztelaniaz)http://www.modalia.es/celebrities/1725-sienna-miller-y-tom-sturridge-imagen-de-burberry-para-la-campana-trench-kisses-otono-invierno-2013-14.html
  8. (Gaztelaniaz)http://www.20minutos.es/noticia/328514/0/steve/buscemi/interview/
  9. (Gaztelaniaz)http://cineuropa.org/nw.aspx?t=newsdetail&l=es&did=76978
  10. (Gaztelaniaz)http://www.elespectador.com/entretenimiento/agenda/cine/articulo154204-sienna-miller-chica-mala-de-gi-joe
  11. (Gaztelaniaz)http://www.peopleenespanol.com/article/lista-completa-de-nominados-al-globo-de-oro-2013
  12. (Gaztelaniaz)http://www.hola.com/cine/2007103136899/cine/siennamiller/novio/
  13. (Ingelesez)http://www.nowmagazine.co.uk/celebrity-news/387132/sienna-miller-seen-kissing-dj-george-barker
  14. (Gaztelaniaz)http://www.blogyfamosos.com/famosos/18688/siennamiller/judelaw/romance
  15. (Gaztelaniaz)http://www.elmundo.es/elmundo/2011/02/09/gentes/1297250030.html
  16. (Gaztelaniaz)http://www.europapress.es/chance/gente/noticia-mejor-amigo-robert-pattinson-siena-miller-seran-papas-20120107133539.html