Sigismundo Pandolfo Malatesta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sigismundo Pandolfo Malatesta
Piero, ritratto di sigismondo malatesta.jpg
Italiako errege

Bizitza
Jaiotza Rimini eta Brescia1417ko ekainaren 19a
Heriotza Rimini1468ko urriaren 7a (51 urte)
Hobiratze lekua Tempio Malatestiano (en) Itzuli
Familia
Aita Pandolfo III Malatesta
Ama Antonia da Barignano
Ezkontidea(k) Ginevra d'Este (en) Itzuli  (1434ko otsailaren 7a -  1440ko urriaren 12a)
Polyxène Sforza (en) Itzuli  (1442ko apirilaren 29a -  1449ko ekaina)
Isotta degli Atti (en) Itzuli  (1456 -
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Malatesta (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzak Italiera
Jarduerak
Jarduerak condottieroa

Sigismondo Pandolfo Malatesta (1417ko ekainaren 19 -1468ko urriaren 7), "Riminiko otsoa" izengoitiaz ezaguna, 1432tik Rimini, Fano eta Cesenako jauna izan zen. Halaber poeta eta mezenas ezaguna zen. Traidore eta probokatzaile ospea zuen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Condottieri ospetsua, garaikide askoren iritziz Italiako lider onena izan zen. 1465an Veneziako Armadaren buru izan zen Otomandar Inperioaren aurka.

Ez zen elizaren aldeko gizona eta Eliza Katolikoarekin izan zituen gatazken ondorioz lur onenak galtzea ekarri zion. Arazoa Pio II.a aitasantuarekin izan zituen eta azken honek Malatestak Federico da Montefeltrorekin izan zuen adiskidetasunaren ondorioz, traidoretzat jo zuen Sienaren aurka. Une batean Pio II.ak zera esan zuen: Malatesta "infernuan santu egina" zela. Hurrengo aitasantuak, Paulo II.ak, Malatestaren aurkako politika horrekin jarraitu zuen eta, antza denez, condottierik hiltzen saiatu zen 1468an. Ez zuen lortu eta, ondoren, Riminira itzuli zen, bertan hilabete gutxi batzuen buruan hil egin zen.[1]

Historikoki Malatestak ospe txarra izan du, batez ere Pio II.ak haren aurka esandakoaren ondorioz. Dena dela, 1922tik Ezra Pound idazleak intelektual honen beste ikuspegi zabaldu zuen, bere biografia beste argi positiboaz erakutziz.

Malatesta eta sexu jazarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Historialarien iritzia nahasia da Maltestaren inguruan. "Bortxaketak, adulterioak eta intzestuak" gustukoak zituela onartzen da. Bere sexu abusuak bere seme-alabengana hedatu zituen, eta horietako batzuk bortxatu zituen edo saiatu zen. Guichardin italiar Errenazimentuko biografo bikainak "bakearen eta ongizatearen etsai" gisa deskribatu zuen. Sigismundok bere bekatuez jabea zen. Isotta-ri, bere emazteari eskainitako soneto erotikoez ere harrotzen zen.[2]

Malatestaren tenplua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ez zen eliza gizona eta berak Riminin eraiki zuen Malatesta Tenpluak (baita ere San Frantsizko Tenplua) esanahi erlijioso baino gehiago Isotta degli Atti bere amorante eta hirugarren emazteari eskainitako eraikina izan zen. Eraikin hori Leon Batista Albertik altxatu zuen eta Piero della Francesca zein Agostino di Duccio mailako artistek apaindu zuten. Lan hau Pizkundeko arkitekturaren lan handienetariko bezala sailkatuta dago. Lehen eliza zen, gainera, garaipen arku erromatar bat erabili zuela egituraren parte gisa.[3]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]