Sigmar Polke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Sigmar Polke
Dieter Frowein Lyasso&Sigmar Polke.jpeg
Bizitza
Jaiotza Oleśnica Itzuli1941eko otsailaren  13a
Herrialdea  Alemania
Talde etnikoa silesiarra
Heriotza Kolonia2010eko ekainaren  10a (69 urte)
Hobiratze lekua Melaten-Friedhof Itzuli
Heriotza modua berezko heriotza: Minbizia
Familia
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Kunstakademie Düsseldorf Itzuli
Hizkuntzak alemana
Jarduerak
Jarduerak argazkilaria eta margolaria
Lantokia(k) Willich
Düsseldorf eta Kolonia
Jasotako sariak
Kidetza Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
Mugimendua Pop Artea
Genero artistikoa Capitalist realisma Itzuli
Zuricheko Grossmünster katedraleko beirate bat, Sigmar Polke

Sigmar Polke (Oels, Behe Silesia, 1941eko otsailaren 13a - Kolonia, Alemania, 2010eko ekainaren 10a) alemaniar margolaria izan zen.

1953an, sorterria utzi, eta Mendebaldeko Alemaniara aldatu zen familiarekin. Gizarte kapitalistako irudiek eta kulturak erabat liluratuta utzi zuten. Hogeita bi urte zituenean, Düsseldorfeko Akademian sartu zen ikasketak egitera. Lehen koadroetan, kontsumo-gizarteko zenbait objektu agertzen dira, lehen aipatutako liluraren ondorioz. Geroago, Ekialdeko Alemaniako ohiko irudi kischtak erabili zituen margolan figuratiboetan, eta errealismo kapitalista delakoa osatu zuen, Richterrekin eta Konrad Fischerrekin batera. 1966an, Artista Gazteentzako Saria eskuratu zuen Polkek, eta 1975ean, Sao Pauloko Bi Urtekoko saria. Handik bi urtera, aukera eman zioten Hanburgoko Arte Ederretako Kolegioan irakasle izateko. 1960ko hamarkadan, etengabe bidaiatu zuen, eta gai ikonografikoak eta argazkietan oinarritutako koadroak margotu zituen nagusiki, Picabiaren surrealismoaren ildoari jarraituz. Gaztetako trebakuntzara itzuliz, Zuricheko Grossmünster katedraleko beirate koloreztatuak egin zituen 2006tik 2009ra.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]