Sneha Jawale

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sneha Jawale
Bizitza
Jaiotza1977 (46/47 urte)
Herrialdea India
Jarduerak
Jarduerakgizarte-langilea
Jasotako sariak

Sneha Jawale (1977) indiar gizarte langile eta ekintzaile bat da, emakumeen aurkako indarkeria ikusarazteko lanean diharduena.[1]

Senarraren tratu txarrak jasan zituen etengabe, geroz eta bortitzagoak. 2000ko abenduan, senarrak kerosenoz ihinztatu zuen eta su eman zion; aurpegia erre zion, argudiatuta jasotako ezkonsaria ez zela nahikoa. Gainera, semea eraman zuen. Ospitaletik, gurasoei gertatutakoa azaldu zuen, baina haiek ez zuten nahi izan senarra salatzea.[2][3][4] Une horretatik aurrera, Sneha Jawalek bere bizitza berregin zuen hainbat lanetan, aurpegia erakutsi beharrik ez zuen lekuetan, tarot kartak irakurtzen eta liburuak idazten.[5]

Hamabi urte geroago, bizi izandakoa salatzea erabaki zuen, eta, beldurra gainditzeko, 2012an Nirbhaya izeneko antzezlan batean parte hartu zuen, New Delhiko talde bortxaketa baten biktimaren izenaz. 2012tik 2016ra, emakumeen aurkako indarkeriaren inguruko isiltasuna hausteko obra antzeztu zuen. Lanari esker, emakume askok antzeko kasuak salatzea erabaki zuten.[2]

2022an, BBCren 100 emakume inspiratzaileen zerrendan sartu zuten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  2. a b (Portugesez) Divya Arya. (2022-12-09). «Como reação a estupro coletivo há 10 anos mudou vida das mulheres na Índia» Terra.br (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  3. (Ingelesez) «How reaction to gang rape 10 years ago changed women’s lives in India» Portugal Posts English (web.archive.org) 2022-12-09 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).
  4. How reaction to gang rape 10 years ago changed women’s lives in India – 09/12/2022. 2022-12-10.
  5. (Ingelesez) «'I say I am beautiful, so I am' - BBC News» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-09).