Edukira joan

Gehad Hamdy

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gehad Hamdy
Bizitza
JaiotzaEgipto, 1995 (28/29 urte)
Herrialdea Egipto
Jarduerak
Jarduerakdentista, gizaldeko ekintzailea eta emakumeen eskubideen aldeko ekintzailea
Jasotako sariak

Gehad Hamdy (Egipto, 1995) egiptoar odontologo eta ekintzaile bat da, sexu jazarpenaren aurkako borrokan nabarmendu dena.[1]

Hamdy ohartu zen emakumeek seguru sentiaraziko dien leku bat behar zutela sexu jazarpena salatu ahal izateko. Horregatik sortu zuen Speak Up 2020an. Enpresa feminista bat da, genero indarkeriaren, sexu jazarpenaren eta bortxaketen erasotzaileak sare sozialen bidez seinalatzen dituena.[2] Hamdyk agerian uzten ditu indarkeria horiek, zinemak horretan duen eragina salatuz;[3][4] emakumeak bultzatzen ditu jazarpenaz hitz egitera, eta laguntza legal eta emozionala ematen die.[5] Ekimenaren leloa da «Emakumeak emakumeei laguntzen» (Girls Support Girls), eta enpresak 250.000 jarraitzaile lortu zituen urtebetean Facebooken eta 97.000 baino gehiago Instagramen.[2] Enpresak berdintasunaren eta diskriminaziorik ezaren aldeko saria jaso zuen Global Justice Forum-en 2022an.[6]

2021ean, Ekintzailetza eta Berrikuntza Foroaren (Women Innovation & Entrepreneurship Forum) sarian finalista izan zen. 2022an, Women4Africa nazioarteko giza sariaren finalista izan zen,[7] eta BBCko 100 emakume inspiratzaileenen zerrendan sartu zen.[1]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «BBC 100 Women 2022: Who is on the list this year?» BBC News (web.archive.org) 2022-12-06 (Noiz kontsultatua: 2023-02-07).
  2. a b (Ingelesez) Dahlia Kholaif. (2021-07-03). «Founder of Egypt’s Speak Up: ‘Sexual harassment is a daily fight, but change is happening’» Global Voices (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  3. (Ingelesez) Nadda Osman. (2022-08-23). «That's not entertainment! How Egypt's arts industry has normalised misogyny» Middle East Eye (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  4. (Ingelesez) Nariman Mohammed. (2020-01-22). «‘Leh Laa ?!’ - The Egyptian Drama Attempts to Join the Battle for ‘SHE’» Women's Republic (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  5. (Ingelesez) Sakina Fatima. (2022-12-07). «9 Arab women on BBC's 100 most influential women list of 2022» The Siasat Daily (web.archive.org) (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  6. (Ingelesez) «100 Women: Nine women from Arab countries included in the BBC’s 2022 list of inspiring women» UAE (web.archive.org) 2022-12-07 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).
  7. (Ingelesez) «Gehad Hamdy - Founder and Managing Director, Speak Up» World Justice Project (web.archive.org) 2023-01-22 (Noiz kontsultatua: 2023-02-13).