Victoria Baptiste
Victoria Baptiste | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Maryland, |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Hezkuntza | |
Heziketa | Chamberlain University (en) |
Jarduerak | |
Jarduerak | registered nurse (en) |
Jasotako sariak | ikusi
|
Victoria Baptiste (Maryland estatua, AEB, ) estatubatuar erizaina da.[1][2] Komunitate afroamerikarrean egin ohi duen aktibismoagatik ezaguna da, prebentzio-medikuntzako kanpainak hedatuz, hala nola txertoak edo aldizkako azterketa medikoak egiteagatik.[3] Covid-19ren pandemian, etxez etxe joaten zer erizain ohietariko bat izan zen; Baltimoreko biztanleei txertoa ematen aritu zen.[4]
Britainia Handiko BBC irratiaren 100 Women zerrendan sartu zen 2022an: urte horretan munduan inspirazio eta eragin handiena izan zuten ehun emakumeen artean nabarmenduz.[3]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Henrietta Lacksen birbiloba da Baptiste: 1951n zerbix minbiziagatik hil zen emakumea. Medikuek ikerketa zientifikoa egiteko, Lacks-engandik zelula kantzerigenoak atera zituzten, berari eta familiari jakinarazi gabe. Laborategian lantzen diren HeLa zelulak oraindik ere ikerketan erabiltzen dira.[5] Lacksen omenez, Osasunaren Mundu Erakundeak, umetoki-lepoko minbizia kentzeko borondate oneko enbaxadoreak izendatu zituen Victoria Baptiste eta beste hiru senide.[3][6]
Aintzatespenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2022ko abenduan 100 Emakume (BBC) zerrendan sartu zen.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Embajadores de Buena Voluntad» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- ↑ (Ingelesez) «WHO Goodwill ambassadors» www.who.int (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- ↑ a b c d Quiénes son las 100 Mujeres influyentes e inspiradoras elegidas por la BBC en 2022 (y cuáles son las 12 de América Latina). BBC News.
- ↑ Schraer, Rachel. (2022-12-14). «Using my family's dark history to teach about vaccines» BBC News.
- ↑ (Frantsesez) «Se servir de l'histoire sombre de ma famille pour enseigner les vaccins» BBC News Afrique (Noiz kontsultatua: 2023-02-04).
- ↑ Henrietta Lacks’ family appointed World Health Organization Goodwill Ambassadors for Cervical Cancer Elimination. OMS 16/10/2022.