Edukira joan

Emakumeak euren ilea mozten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Emakumeak euren ilea mozten
Irudia
Motaprotesta
gizaki
ikur
HerrialdeaIran
Ekintza leku askotan errepikatu zen, Irango emakumeekin elkartasuna adierazteko. Irudian AEBko Santa Barbaran burututako ekintza.

Emakumeak euren ilea mozten edo Gisuborān (Persieraz:گیسوبران) derrigorrezko hijab-ari erresistentzia erakusteko Irango Mahsa Amini hil osteko protesten ikurra da. Irango kulturako dolu errituetako bat da hau. Erritual honek egoera triste eta emozional bat adierazten du. 2022an Irango emakumeek eta geroago nazioartean ilea moztea erabili zuten Iranen emakumeen tratuaren aurkako protesta gisa. BBCk ilea mozten ari zen emakume ezezagun bat sartu zuen 2022an haien 100 emakumeetako bat bezala.[1]

Ohitura literaturan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irango literaturan erreferentzia ugari aurki daiteke ohitura honen inguruan. Ferdowsik idatzitako Xahname libuuran, Farangisek ilea moztu zuen bere senarraren heriotza bidegabea zela eta.[2] Erritual hau Hafezen, Khaghani eta Salman Savajiren lanetan ere islatu da. Simin Daneshvar bezalako idazle modernoek erritual hau erabili dute metaforetan. Horrela Siminek Savushun liburuan idazten du "Gisu tree" (ile-arbola) izeneko zuhaitz bati buruz, zeinetatik emakumeek moztutako ilea zintzilikatzen zuten.[3]

Erritua Irango herrietan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erritu hau bizirik dago Bakhtiari pertsonen kulturan. Bakhtiari emakumeek ilea mozten dute nagusien dolu-ekitaldian eta ilea zapaltzen dute hilerrirako bidean (hildakoak lurperatzeko). Bakhtiari jendeak "Pal Borun" deitzen dio erritu honi. "Pal"-ek "ile luzea" esan nahi du eta "borun" (persieraz "boran"-arekin erlazionatuta) "ebakitzea" esan nahi du. Zeremonia hau burutzean errezitatzen dituzten poemak ere badituzte.[4]

Irango kurduek eta haiengandik hurbil dauden Irango Lur herriak, erritual hau "Chamar" izenarekin ezagutzen dute. Hildakoa denda batean jartzen da eta zaldi bat apaintzen da eta bere erredak ematen dizkiote hildakoaren senideetako bati, dendara joateko. Zaldia dendara hurbildu orduko, jendea negarrez hasten da eta "Chamariyone" izeneko instrumentu batekin, hau da, tronpeta mota batekin, abesti triste bat jotzen dute. Emakumeak ilea mozten dute. Erritu honetan "ebakitzeko" ekintza "Kol" bezala ere ezagutzen da.

Gisuboran Mahsa Aminiren alde

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2022ko Irango nazio mailako protestetan, Irango hainbat emakumek ilea moztu zuten keinu sinboliko batean Mahsa Aminiren heriotzaren aurka protesta moralaren poliziak atxilotu ostean. Gizon batzuek emakumeei laguntzeko ere egin zuten. Ekintza bera mundu osoko pertsonek egin zuten, gizarte-sareetan zabalduz, Irango emakumeekin elkartasuna adierazteko.[5]

Manifestariek Aminiren heriotza ikertzeko aldarria plazaratu dute, baina hori ez da eskaera bakarra. Protestek erregimenaren aurkako kutsua hartu dute, eta aldarri feministak plazaratu dituzte: horien artean, beren politika “feminizidak” bertan behera uztea.[6]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]