Sorne Unzueta
Sorne Unzueta | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Primitiva Sabina Concepción Unzueta Landeta |
Jaiotza | Bilbo, 1900eko azaroaren 27a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Urduliz, 2005eko urtarrilaren 13a (104 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, idazlea eta irakaslea |
Kidetza | Emakume Abertzale Batza Eusko Ikastola Batza |
Mugimendua | Euskal Pizkundea |
Izengoitia(k) | Utarsus |
![]() |
Sorne Unzueta Landeta (Bilbo, Bizkaia, 1900eko azaroaren 27a – Urduliz, Bizkaia, 2005eko urtarrilaren 13a), Utarsus ezizenez ezaguna, irakaslea eta euskal idazlea izan zen. Poesia idatzi zuen batik bat.[1]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Abando auzoan jaio zen.[2] Gurasoak, Magdalena Landeta Ituarte eta Benigno Unzueta Uribarri, Igorre eta Gernikakoak ziren[3], baina gaztelania zen etxeko hizkuntza.[2] Abenduaren 8an bataiatu zuten San Bizente parrokian eta Primitiva Sabina Concepción izena jarri zioten[4] eta familian Concha deitzen zioten.[2][3] Marzana kaleko 10. zenbakian bizi ziren.[3]
Lehen mailako ikasketak Atxuriko eskolan egin zituen.[3] Hamasei urterekin hasi zen euskara ikasten eta Sorne izena erabiltzen. Bere euskara irakaslea Ebaristo Bustintza “Kirikiño” idazlea izan zen eta haren ezaugarriak antzeman dira Utarsusen ipuin eta iritzi-artikuluetan.[5] Bilboko Irakasleen Goi Eskola Normalean ikasi eta maistra titulua lortuta, 1920tik aurrera auzo-eskoletan aritu zen: Errigoitin, Plentzian, Lemoan, Berangon... Orduko joera orokorraren kontra eginez, ikasleei euskaraz irakasten zien.[3][5] Bizkaiko Euzko Ikastola Batzako kidea zen.[2][6]
1925ean, Gregorio Erraztirekin (1901-1953) ezkondu zen. Ezkondutakoan, Lemoara joan zen bizitzera eta han hiru seme-alaba izan zituzten, Andone, Jon Ander eta jaiotzean hil zen Iñaki. Gerora, Bedia, Berango eta Algorta izan ziren familiaren bizitoki, non azken bi alaba izan zituen, Gotzontze eta Sorne.[2]
1930. urtean hasi ziren argitaratzen bere poemak aldizkarietan, garaian ohikoa zen bezala, ezizenez sinatuta. Kasu honetan, izen-abizenetik hartua zuen: U(nzueta) tar S(orne), non alfabetoko 'S' 'usus' gisa izendatzen zen (aranismoa). Ezizena zela eta, batzuetan gizon batekin nahastu eta el patriota Utarsus bezala aipatu zuten.[7] 1932 urtean, hizlari gisa nabarmentzen zen, emakumezkoen bozka eskubidea zela eta horren ingurura abertzaleek antolatutako mitin politikoetan. Gerra garaian eta ondoren isildu zen bere ahots literarioa.[2]
1937an Goizeko izarra ontzian erbesteratu zen lau ume txikiekin Bordelera. Kanbon ere bizi izan zen garai horretan. Familia berriz bildu zen handik bi urtera eta Bigarren Mundu gerra garaian, Lurdan Errazti senar-emazteak erresistentzian ibili ziren, 1941-1944 urteen artean, bizimodua Frantzian aurrera atera bitartean ahal zen moduan. 1942an azken semea izan zuten, Xabier.[2][3] 1945eko urtarrilean Parisera joan, eta han Leizaolak deitu zion gizonari Euzkadiko Gobernuaren ordezkaritza horretan lan egiteko[1] eta ordezkaritzak zeukan etxeko atezainaren esparruan bizitoki hartu zuen familia osoak.[8]. Parisen 1951 urtera arte bizi izan zen sendia han Eusko Jaurlaritzak zeukan ordezkaritzan lanean, itxi zen arte. Horrez gain, Me voy contigo gaztelaniazko nobela idatzi zuen Parisen, orain arte argitaratu gabe dagoena.[2]
Senarra gaixotatutakoan, Euskal Herrira itzuli zen familia. Alargunduta, sendiaren laguntzaz, frantses irakasle gisa bizimodua atera zuen seme-alabekin.[2][3] 1977 urtera arte ez zuen berriz ezer argitaratu. Ordutik aurrera, 1990era arte Zer aldizkarian hasi zen olerkiak argitaratzen berriz.[2]
2005eko urtarrilaren 13an zendu zen[9], XIX. mendeko azken urtean jaiotako irakasle-idazle hau.
2018an Espainiako Liburutegi Nazionalak bere testu hautaketa bat sartu zuen "Emakume iraultzaile eta transgresoreak" izeneko ekimenean, Emakume idazleen eguna ospatzeko.[10]
2007an Sorne Unzueta izena jarri zioten Getxoko kale bati.[11]
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Artikuluak, ipuinak eta batik bat poemak idatzi zituen. Bere idazlanen gai nagusiak aberria, fedea eta emakumearen patua dira. Giza esperientzien eta naturaren irudien paralelismoa erabili zuen askotan.[2]
Bizkaitarra, Euzkerea, Aberri-Eguna, Jagi-Jagi, Euzko-gogoa eta Euzko-Deya aldizkarietan argitaratu zituen bere lanak, besteak beste.[2][12]
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Umiak irakatsija (1931, Euzkerea)[13]
- Itxartu, euzko-alabea! (1931, Euzkerea)[14]
- Zaletasunak (1931, Euzkerea)[15]
- Gau argija (1931, Euzkerea)[16]
- Gomutazokijak (1932, Euzkerea)[17]
- Nire errijan (1932, Euzkerea)[18]
- Udabarrijan (1932, Euzkerea)[19]
- Gogo ittuna (1932, Euzkerea)[20]
- Gabon abestijak (1933, Euzkerea)[21]
- Edurtzean (1933, Euzkerea)[22]
- Garilla'n (1933, Euzkerea)[23]
- Miren deunaren Jasokundian (1933, Euzkerea)[24]
- Artxanda (1952, Euzko-Gogoa)[25]
- Gudari barriak (1977, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[26]
- Arratsalde (1977, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[27]
- Berbiztu (1977, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[27]
- Suizkilluz Erailda (1978, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[28]
- Lenengo Jaunartzea (1978, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[29]
- Margolariaren emaya (1978, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[30]
- Laztandu nau, semia...! (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[31]
- Bitxori margolaria (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[32]
- Billa (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[33]
- Lengusiñaren eriotzan (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[34]
- Agur (1979, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[35]
- Gomutagarriak (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[36]
- Emoiguzu gaur: Deuntasun era barria (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[37]
- Itziar'era bidean (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[38]
- Iliza itxirik (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[39]
- Ez ausi irudia! (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[40]
- Borobil antzera (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[41]
- Jazoriko bat (1981, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[42]
- Illozte (1982, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[43]
- Auts biurtuko az... (1983, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[44]
- Euzko lorea (1983, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[45]
- Ikertaldia (1984, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[46]
- Biotz-jaubea (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[47]
- Euzko-enda (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[48]
- Izenik ete dauko (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[49]
- Etsaiak? (1985, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[50]
- Erliak eta zorriak (1986, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[51]
- Iragarria? (1986, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[52]
- Emon eruamena! (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[53]
- Neuretzako bikañena (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[54]
- Eginkariak (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[55]
- Gorago beti, zeure gogo ori... (1987, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[56]
- ldape (1988, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[57]
- Iru larrosa (1988, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[58]
- Osagarria (1989, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[59]
- Jakin-eza (1990, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[60]
- Idazlan guztiak (1998, Labayru)[61]
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Otsua ta txakurra (1931, Euzkerea)[62]
- Txoriya kayolan (1931, Euzkerea)[63]
- Barri pozgarriya[2]
- Bermeo[2]
Nobelak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Me voy contigo (argitaragabea)[2]
Artikuluak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Colaboración femenina. Comentando (1923, Aberri. Jaun-goikua eta Lagi-Zarra)[64]
- Jauna'ri eskarrak (1923, Euzko-Deya)[65]
- Jazorikua (1930, Euzkerea)[66]
- Ikastoletan bi elez (1930, Euzkerea)[67]
- Colaboración femenina. ¿Cuándo? (1931, Bizkaitarra)[68]
- Ea (1931, Euzkadi)[69]
- En el gran día (1932, Aberri-Eguna)[70]
- Atita ta ilobea (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[71]
- Ea'tik (1932, Euzkadi)[72]
- Belea ta usuak (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[73]
- Ea (1932, Euzkadi)[74]
- Erliak eta txitxarrak (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[75]
- 1839-1882 (1932, Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra)[76]
- En el camino de la liberación (1932, Euzkadi)[77]
- Entrenándonos (1933, Jagi-Jagi)[78]
- En el aniversario del nacimiento del maestro (1933, Jagi-Jagi)[79]
- ¡Ezpatadantzaris!... (1933, Jagi-Jagi)[80]
- Raza vasca (1933, Jagi-Jagi)[81]
- ¡Guerra al exotismo! (1934, Amayur. Jaun Goikoa eta Lege Zarra)[82]
- Keperin eta Karmele (1980, Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz)[83]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b Jainaga Larrinaga, Zihara. «Bilbo egin zuten hamar emakume» Berria (kontsulta data: 2020-11-04).
- ↑ a b c d e f g h i j k l m n o Etxebarria, Igone, 1962-. (2000). Sorne Unzueta "Utarsus" (1900). (1. [argit.]. argitaraldia) Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia ISBN 8445716263. PMC 796365977. (kontsulta data: 2019-10-31).
- ↑ a b c d e f g (Gaztelaniaz) Bilbao Bilbao, Begoña. «Sorne Unzueta Landeta (Utarsus)» Bilbaopedia (kontsulta data: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) «247368 - Unzueta, Landeta, Primitiva Sabina Concepción» Archivo Histórico Eclesiástico de Bizkaia.
- ↑ a b Barandiaran, Asier .- UNZUETA, SORNE – “UTARSUS”, Euskal Literaturaren Hiztegian
- ↑ (Gaztelaniaz) Artetxe Sanchez, Karmele. (2018). «La actuación del profesorado nacionalista vasco en el contexto escolar rural durante la dictadura de Primo de Rivera» La nación omnipresente (Santiago de Compostela): 13. jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2023-07-12) (kontsulta data: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fernández-Castañeda, Manuel. «Para el patriota "Utafsus"» Jagi-Jagi: 7. 1933-03-11 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Esturo, Miren.- Sorne Unzueta: euskaltzale, irakasle, idazle eta emakume; liburu honen sarreran: Sorne Unzueta,Urtasus. Idazlan guztiak / Edizioaren arduraduna eta testuen aukera: Igone Etxebarria (1997) ISBN 84-89816-76-X. Orr. 19-24.
- ↑ «Sorne Unzueta “Utarsus” hil da» Argia 2005-01-14 (kontsulta data: 2024-09-14).
- ↑ (Gaztelaniaz) III Día de las Escritoras: mujeres rebeldes y transgresoras en la Biblioteca Nacional de España. 04/07/2018.[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ «Sorne Unzueta 'Utarsus' idazlearen kalea inauguratu dute Getxon -» Hiruka.eus (kontsulta data: 2022-01-13).
- ↑ Alvarez Uria, Amaia. (2005). «Euskal emakume idazleak historian» Jakin (Donostia): 148. ISSN 0211-495X..
- ↑ Utarsus. «Umiak irakatsija» Euzkerea: 668. 1931-07-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Itxartu, euzko-alabea!» Euzkerea: 710. 1931-09-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Zaletasunak» Euzkerea: 753. 1931-11-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Gau argija» Euzkerea: 774. 1931-12-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Gomutazokijak» Euzkerea: 16. 1932-01-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Nire errijan» Euzkerea: 53. 1932-03-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Udabarrijan» Euzkerea: 74. 1932-04-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Gogo ittuna» Euzkerea: 187. 1932-10-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Gabon abestijak» Euzkerea: 328. 1933-04-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Edurtzean» Euzkerea: 345. 1933-05-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Garilla'n» Euzkerea: 385. 1933-07-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Miren deunaren Jasokundian» Euzkerea: 464. 1933-11-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1952). «Artxanda» Euzko-Gogoa: 4. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1977). «Gudari barriak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 5. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ a b Utarsus. (1977). «Barriro, Unzueta» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 15. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1978). «Suizkilluz Erailda» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 2. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1978). «Lenengo Jaunartzea» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 10. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1978). «Margolariaren emaya» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 10. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1979). «Laztandu nau, semia...!» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 3. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1979). «Bitxori margolaria» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 3. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1979). «Billa» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1979). «Lengusiñaren eriotzan» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1979). «Agur» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1980). «Gomutagarriak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 5. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1980). «Emoiguzu gaur: Deuntasun era barria» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1980). «Itziar'era bidean» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1980). «Eliza itxirik» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 12. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1980). «Ez ausi irudia!» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1980). «Borobil antzera» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 16. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1981). «Jazoriko bat» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1982). «Illozte» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 11. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1983). «Auts biurtuko az...» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1983). «Euzko lorea» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1984). «Ikertaldia» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 12. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1985). «Biotz-jaubea» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 2. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1985). «Euzko-enda» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1985). «Izenik ete dauko» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1985). «Etsaiak?» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1986). «Erliak eta zorriak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1986). «Iragarria?» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1987). «Emon eruamena!» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 6. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1987). «Neuretzako bikañena» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 7. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1987). «Eginkariak» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 15. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1987). «Gorago beti, zeure gogo ori...» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 15. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1988). «Aldape» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 6. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1988). «Iru larrosa» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: Barruko azala. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1989). «Osagarria» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1990). «Jakin-eza» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 14. (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ «literaturaren zubitegia - Sorne Unzueta, Utarsus» zubitegia.armiarma.eus (kontsulta data: 2019-10-31).
- ↑ Utarsus. «Otsua ta txakurra (Samaniego'ren ipuñatik idorokija)» Euzkerea: 549. 1931-01-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Txorija kayolan» Euzkerea: 652. 1931-06-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) U. T. S. «Colaboración femenina. Comentando» Aberri. Jaun-goikua eta Lagi-Zarra: 2. 1923-01-20 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Jauna'ri eskarrak» Euzko-Deya: 68. 1923-05 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Jazorikua» Euzkerea: 312. 1930-03-05 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Ikastoletan bi elez» Euzkerea: 505. 1930-11-15 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Utarsus. «Colaboración femenina. ¿Cuándo?» Bizkaitarra: 9. 1931-05-30 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Sorne. «Ea» Euzkadi: 6. 1932-01-23 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Untzueta, Sorne de. «En el gran día» Aberri-Eguna: 25. 1932-03-27 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Atita ta ilobea» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 5. 1932-08-13 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Sorne. «Ea'tik» Euzkadi: 5. 1932-08-14 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Belea ta usuak» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 12. 1932-08-20 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Sorne. «Ea» Euzkadi: 7. 1932-08-28 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «Erliak eta txitxarrak» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 6. 1932-09-25 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. «1839-1882» Euzko. Jaun-Goikua eta Lagi-Zarra: 2. 1932-10-22 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Untzueta, Sorne de. «En el camino de la liberación» Euzkadi: 11. 1932-11-25 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sorne. «Entrenándonos» Jagi-Jagi: 2. 1933-01-14 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Sorne. «En el aniversario del nacimiento del maestro» Jagi-Jagi: 4. 1933-01-28 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Utarsus. «¡Ezpatadantzaris!...» Jagi-Jagi: 2. 1933-02-11 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) Utarsus. «Raza vasca» Jagi-Jagi: 7. 1933-03-04 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ (Gaztelaniaz) «¡Guerra al exotismo!» Amayur. Jaun Goikoa eta Lege Zarra: 4. 1934-06-08 (kontsulta data: 2024-09-19).
- ↑ Utarsus. (1980). «Keperin eta Karmele» Zer. Bizkaitarrai bizkaieraz: 13. (kontsulta data: 2024-09-19).
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Begoña Bilbao, Gurutze Ezkurdia, Karmele Perez Urraza, Josu Chueca: EMAKUMEAK Hitza eta Bizitza. Euskal Herriko Unibertsitateko argitalpen zerbitzua, 2012, (266. or.).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1900eko jaiotzak
- 2005eko heriotzak
- Euskal Pizkundea
- Euskarazko poetak
- Euskarazko ipuingileak
- Euskal Herriko gaztelaniazko eleberrigileak
- Bizkaiko idazleak
- Bilbotarrak
- Emakume Abertzale Batza
- Euskal Herriko ehun urtedunak
- Euskal Herriko frankismoaren erbesteratuak
- Maistrak
- Bizkaiko irakasleak
- XX. mendeko emakume idazleak
- XX. mendeko Euskal Herriko idazleak
- Emakume poetak
- Emakume ipuingileak
- Emakume eleberrigileak
- Abandotarrak
- Euskararen sustatzaileak