Tahar Ben Jelloun

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Tahar Ben Jeloun

Tahar ben Jelloun (arabieraz : طاهر بن جلون) frantsesez idazten duen marokoar idazle eta poeta bat da, Fes hirian jaioa, 1944ko abenduaren 1ean.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen hezkuntza ikastetxe elebidun (frantsesa-arabiera) baten eginik, Tanger-eko frantses lizeoan ikasi zuen 18 urte bete zituen arte. Gero, filosofia ikasketak egin zituen Rabateko Unibertsitatean; orduan idatzi zituen bere lehen poemak, Hommes sous linceul de silence (1971) liburuan jasoak.

Filosofia irakasle lanetan hasi zen ikasketak amaitu orduko, baina 1971ean Marokon filosofiaren irakaskuntza arabieraz emateko beharkizuna ezarria izan zelarik, Frantziara jo zuen, ez baitzuen bere burua aski prestaturik ikusten arabieraz irakatsi ahal izateko. Parisen jarri zen bizi izaten eta psikologia ikasten.

Berehala, 1972tik aurrera, artikulu ugari argitaratu zituen Le Monde egunkarian.

1975ean, doktoretza eskuratu zuen psikiatria sozialaren alorrean. Bere esperientzia profesionala jaso izan du idatzi ugarrietan (La Réclusion solitaire, 1976).

Nazioarteko ospea bere lehen eleberriarekin (L'Enfant de sable) lortu zuen 1985ean. Goncourt saria eman zioten 1987an La Nuit sacrée, eleberriagatik.

Parisen bizi da gaur egun, bere emazte eta seme-alabekin; haientzat idatzi eta argitaratu zian ditu lan pedagogikoak, besteak beste Le Racisme expliqué à ma fille, 1997. Mintzaldi ugari ematen ditu Marokoko, Frantziako eta, oro har, Europako unibertsitate askotan.

Sariak eta bereizgarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tahar Ben Jellounen lanak beste hizkuntzetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere lehen eleberriak, L'Enfant de sable eta La Nuit sacrée, berrogeita hiru hizkuntzatara itzuliak izan dira. Le racisme expliqué à ma fille liburuak, berriz, ehunka mila ale saldu ditu mundu osoan, hogeita hamahiru hizkuntzara itzulia izan ondoren. Euskaraz Arrazismoa nire alabari azaldua izenburuaz argitaratu zuen Txalaparta argitaletxeak, 2001ean (itzultzailea: Xabier Aranburu). Obra horrez gain, Tahar Ben Jellounen beste bi lan argitaratu dira euskaraz: Errautsen gorakoa (1992) eta Bakarkako isolamendua[1] (1990), biak Susa argitaletxearen eskutik eta Bego Montoriok euskaraturik.

Tahar Ben Jellounen obra gehienak arabierara itzuliak dira, batzuk egileak berak zuzenean landutako itzulpenetan.

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Hommes sous linceul de silence, 1971
  • Harrouda, 1973
  • La Réclusion solitaire, 1976 (Bakarkako isolamendua'', 1990, Susa argitaletxea; itzulpena: Bego Montorio)
  • Les amandiers sont morts de leurs blessures, poemak, 1976
  • La Mémoire future, Marokoar poesia garaikidearen antologia, 1976
  • La Plus Haute des solitudes, 1977
  • Moha le fou, Moha le sage, 1978
  • À l'insu du souvenir, poemak, 1980
  • La Prière de l'absent, 1981
  • L'Écrivain public, 1983
  • Hospitalité française, 1984
  • La Fiancée de l'eau, antzerkia, 1984
  • L'Enfant de sable, 1985
  • La Nuit sacrée, 1987, Goncourt saria
  • Jour de silence à Tanger, 1990
  • Les Yeux baissés, eleberria, 1991
  • Alberto Giacometti, 1991
  • La Remontée des cendres, poema (argitalpen elebiduna, arabieraz Kadhim Jihadek emana), 1991 (Errautsen gorakoa , 1992, Susa argitaletxea; itzulpena: Bego Montorio)
  • L'Ange aveugle, ipuinak, 1992
  • Éloge de l'amitié1994
  • L'Homme rompu, 1994
  • La Soudure fraternelle, 1994
  • Poésie complète, 1995
  • Le premier amour est toujours le dernier, ipuinak, 1995
  • Les Raisins de la galère, 1996
  • La Nuit de l'erreur, eleberria, 1997
  • Le Racisme expliqué à ma fille, 1997 (Arrazismoa nire alabari azaldua, 2001, Txalaparta argitaletxea; itzulpena: Xabier Aranburu)
  • L'Auberge des pauvres, 1997
  • Cette aveuglante absence de lumière, 2001
  • L'Islam expliqué aux enfants, 2002
  • Amours sorcières, 2003
  • Le Dernier Ami, 2004
  • La Belle au bois dormant, 2004
  • Partir, 2006
  • Yemma, 2007
  • Sur ma mère, 2008
  • Au pays, 2009
  • Le texte d'un album-photo : Marabouts, Maroc, 2009
  • Beckett et Genet, un thé à Tanger, 2010
  • Jean Genet, menteur sublime, 2010
  • Par le feu, 2011
  • L'étincelle. Révolte dans les pays arabes, 2011
  • Que la blessure se ferme, 2011
  • Le bonheur conjugal, 2012

Idazlearen jarreraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tahar Ben Jelloun maiz mintzatu izan da gai sozialez eta politikoez, bai bere entsegu lanetan, bai hedabideetan argitaratutako elkarrizketetan.

Bestak beste, Berria egunkariari 2012ko apirilaren 29an eskainitako elkarrizketa batean[2] aitortzen zuenez, «batzuetan, suminak eramaten nau idaztera, besteetan, bidegabekeriak, baita mundua ulertzeko ezintasunak ere».

Frantzian sona handia sortu zuen Le Monde egunkariaren bitartez 2010eko irailaren 5ean Errepublikako presidenteari igorritako gutunak. Estatu burua dela gogoraraziz, Errepublikaren eta konstituzioaren balioak babesteko eskatzen zion.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tahar Ben Jelloun Aldatu lotura Wikidatan