Tartariar xerra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Tartariar xerradun platera.

Tartariar xerra (frantsesezko Steak Tartare izenez ere ezaguna) zaldi edo behi okel gordin eta xehetuz sukaldutako plater bat da. Oso fin xehetutako tipula, kaparrondo eta osagaiez lagundurik zerbitzatzen da, antzinatik piperbeltza eta Worcestershire saltsa ere gehitzen zaizkio, eta batzutan arrautz gorringo bat ere ipintzen zaio.

Tartariarren jakia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ustez, tartariarren usadiozko jakia da, beren ohiko zaldi ibilbide luzeetan jateko jaki ezinegokiagoa baitzen: zaldiren bat zahartu edo ibilaldiaren ondorioz nekatua edo guztiz akitua gelditzen zenean, berau sakrifikatu, bere okela odolgabetu eta bi hatz lodierako xerretan ebakitzen zuten. Xerrei alde batetik gatza eman ondoren beren zaldien zelapean sartu eta bi orduko ibiladia egin ondoren, bertatik atera eta xerren beste aldeari gatza ematen zioten, berriz ere xerrak zelapean gordetzeko. Beste bi ordu igaro ostean, azkenean xerrak garbitu, eta jada lau orduz ondutako eta odolgabetutako xerrak jateko prest zeuden.

Aipamena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ziurrenik, Mendebaldean jaki honen izatearen lehen aipamena egin zuen pertsona Marko Polo italiar bidaiaria izan zen, Marko Poloren bidaiak liburuko Karagian probintziari eskeinitako CXIX atalean:

« "Bertakoek oilasko, aker eta bufalo haragi gordina jaten dute. Behartsuak harategira doaz, aberean berez zintzilik dagoen bezala gibel gordina hartu, pusketan ebaki, eta tipula saltsetan jaten dute. Eta gainontzekoek ere honelaxe jaten dute. Eta jauntxoek ere haragi gordina jaten dute, baina xehetuarazi eta tipula saltsa eta espeziez lagunduarazten dute, sekulako gose irrikaz janez, geuk haragi egosiarekin egiten dugun legez" »
Marko Poloren bidaiak, CXIX atala