Worcestershire saltsa
| Worcestershire saltsa | |
|---|---|
| arrain saltsa eta elikagai hartzitu | |
| Materialak | arraina |
| Historia | |
| Honen izena du | Worcestershire |
Worcestershire saltsa (ingelesez: Worcestershire sauce, ˈwʊstəˌʃɪə.ˈsɔːs ahoskatua), Worcester saltsa, Worcester edo Perrins ongailu hartzitua da. Saltsa iluna da, zapore sarkorra duena eta beste elikagai batzuk hobetzeko erabiltzen da batez ere.[1]
Ozpina, melaza, arto-jarabea, ura, piperra edo piperrautsa, soja-saltsa, tamarindoa, antxoak, tipulak, tipulinak, ardoa (noizean behin), iltzea eta baratxuria erabiliz egiten dute. Jaki egosietan zein gordinetan erabiltzen den zaporearen indartzailetzat hartzen dute, eta Ingalaterrako sukaldaritzan, berriz, behikiari aplikatzen zaie.
Lea & Perrins enpresak Worcester hirian XIX. mendearen hasieran sortua,[2] Indiako sukaldaritzak Ingalaterrako sukaldaritzarekin izan zuen harremanaren ondare ugarietako bat izan dela esan daiteke.
Erreferentzia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau gastronomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |