Terek
| Terek Терек (ru), თერგი (ka) | |
|---|---|
| Datu orokorrak | |
| Mota | ibaia |
| Luzera | 623 km |
| Geografia | |
![]() | |
| Koordenatuak | 42°37′17″N 44°14′51″E / 42.6215°N 44.2474°E |
| Herrialdea | |
| Mkhare | Mtskheta-Mtianeti |
| Hidrografia | |
| Ibaiadarrak | |
| Arroaren azalera | 43.200 km² |
| Arro hidrografikoa | Terek River Basin (en) |
| Ur-emaria | 305 m³/s |
| Iturburua | Kazbek mendia |
| Bokalea () | Kaspiar itsasoa |
Terek (errusieraz: Те́рек, ˈtʲerʲɪk ahoskatua; georgieraz: თერგი, Tergi; osetieraz: Терк, Terk, avareraz: Терек, Terek, txetxeneraz: Теркa, Terka) Iparraldeko Kaukasoko ibai nagusienetako bat da. Georgiako Kazbek mendian sortua, Errusiako federazioan sartu eta Ipar Osetia-Alania, Txetxenia eta Dagestan Errepublikak zeharkatzen ditu. Kaspiar Itsasora isurtzen da, 100 km² baino gehiagoko delta osatuz. Terek ibaiaren bazterreko hiri garrantzitsuenak Vladikavkaz, Mozdok eta Kizlyar dira.
Hidrometria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Terek ibaiaren emaria Stepnoïen, Groznitik (Txetxenia) 40 kilometrora, 73 urtez (1912-1985) neurtua izan da. Gune horretan, drainatutako eremuak 35.400 km² ditu, arro osoaren %82. Emari handiena ekainetik abuztura izaten da, Kaukasoko gailurretako elurra eta glaziarrak urtzen direnean, eta txikiena azarotik martxora bitarte.
Terek ibaiaren batez besteko emariak (m³/s) Stepnoïen neurtuak
Datuak: 1912 eta 1985 artean[1]


Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]| Artikulu hau geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |
