Thomas Wolfe

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Thomas Wolfe
Thomas Wolfe 1937 1.jpg
Bizitza
Jaiotza Asheville (Ipar Carolina)1900eko urriaren 3a
Herrialdea  Ameriketako Estatu Batuak
Heriotza Baltimore1938ko irailaren 15a (37 urte)
Heriotza modua berezko heriotza (tuberkulosia)
Hezkuntza
Heziketa Harvard Unibertsitatea
Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Lanbidea
Lanbidea idazlea, poeta eta eleberrigilea
Enplegatzailea(k) New Yorkeko Unibertsitatea
Lan nabarmenak Look Homeward, Angel
Jasotako sariak
IMDb nm0938151
Thomas Wolfe signature.svg

Thomas Clayton Wolfe (Asheville, Ipar Carolina, AEB, 1900ko urriaren 3a - Baltimore, Maryland, AEB, 1938ko irailaren 15a) Estatu Batuetako idazlea izan zen.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Carolinako eta Harvardeko unibertsitateetan egin zituen ikasketak. Aldi batez Europan izan ondoren, Estatu Batuetara itzuli eta New Yorkeko Unibertsitatean irakasle izan zen.

Thomas Wolferen etxea, Spruce Street, Ashville

Estatu Batuetako literatur lan autobiografiko oparoenetakoa dira haren lau eleberri nagusiak: Look Homeward, Angel (1929, Aingeru, begira etxerantz); Of Time and the River (1935, Denbora eta ibaia); The Web and the Rock (1939, Ehuna eta harria); eta You Can´t go Home Again (1940, Ezin zarete berriro itzuli). Eleberriotako pertsonaia idazlea bera da, eta heroiaren eta gizartearen arteko eztabaida dute oinarri.

Antzerkirako lanak ere idatzi ditu: The Return of Buck Gavin (1926, Buck Gavin-en itzulera) eta Mannherhouse (1948).

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Thomas Wolfe Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]