Topic on Wikipedia:Txokoa

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Kaixo! Badirudi urrun dagoela, baina hilabete barru edo iritsi gaitezke 400.000. artikulua egitera. Aurreko ehunmilakoetan bezala, proposatu nahi dizuet artikulua kontsentsuzkoa izatea, eta askoren artean egitea, gure filosofia hobeto erakusten duelako.

Artikulurako pare bat proposamen baditut, ere:

  • Klima aldaketa Euskal Herrian, ikerketa artikulu bat izango litzateke, lan gehiago emango digu, baina gurean ere gai hau lantzeko aukera emate digu.
  • Justizia klimatiko, ingelesezko artikulu ondo luzearen itzulpena izan daiteke. Lan gutxiago da, eta bakoitzak atal bat hartuta ondo hornitu daiteke ere euskarazko erreferentzia batzuekin.

Zer iruditzen? Beste aukera bat da Txikipediarako zerbait egitea, baina agian ez da hain espektakular geratzen (eta Txikipedian laster izango ditugu 5.000 artikulu ere).

Josu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Ni "Justizia klimatikoa" artikuluaren alde. Zoritxarrez, gaurkotasun handiko gaia, artikulu txukuna merezi duena.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Halako gaiak urrun geratzen zaizkidanez, «Justizia klimatiko» hobetsiko nuke (ingelesez, Climate justice).

Zati baten itzulpena hartzeko prest.

Marklar2007 (eztabaidaekarpenak)

Beste proposamenik ez badago, nik, Gotzonekin bat, hobe itzultzea. Bestea, zerotik hasita, ez da txukun geratuko

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Oraina (eztabaidaekarpenak)

Nik nahiago nuke euskararekin duen gai bat lantzea, Euskarazko hedabideak adibidez.

Badakit honen inguruan asko idatzi delaː Euskal Herriko hedabideak, Zerrenda:Euskarazko aldizkariak, Tokikom, ETB 1, Hamaika Telebista, Berria... Baina bere osotasunean ez dago honen guztiaren artikulurik. Jakina iragana, orainaldia eta agian etorkizuna landuko nituzke. Baita ere desagertutako hedabideak, zein euskalkitan idazten diren (edo ziren), zenbat ale saldu edo irakurtzen ziren (edo irrati eta telebisten kasuan zein den bere sharea edo entzule-ikusle kopurua) eta abar. Erantzungo duzue.

Bestalde Climate justicearen alde bazaudete, ni nire alea jartzeko prestǃ

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Euskarazko hedabideak ez da, nire ustez, artikulu bat, baizik eta zerrenda bat. Zerrendek ez dute kontatzen artikulu gisa.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Nik ideia bat izan nuen Zientzia fikzioa euskaraz sortzekoa... Tematikoki etorkizuna kontzeptuarekin lotua ikusten dut. Gai klimatikoak ere bai, zer esanik ez, baina tira, optimistaxeago.

Koldo Biguri (eztabaidaekarpenak)

Justizia klimatikoari buruzko artikulua hobe, nire ustez. Baina, beharbada, ingelesetik itzuli beharrean, frantsesetik euskaratu beharko litzateke: ikuspuntu eurozentrikoagoa eta globalagoa erabiltzen du, munduko leku askotako adibideak eta informazioa emanez; ingelesezkoak, berriz, mundu anglosaxoiari begiratzen dio gehiago; gainera, gaztelaniazko artikulua ere ingelesetik itzulita dago, eta ondo legoke euskaraz beste erreferentzia batzuk izatea. Azkenik, Txikipediaren 5000. artikulurako, norbait artikulu bat prestatzen ari zen, oker ez banago.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Erabat ados Koldo Bigurerkin, frantsesezko artikulua hagitz hobea iruditzen zait. Handik abiatu behar genuke, bai horixe.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Beste aukera bat, hautsak gehiegi harrotzeko gogorik gabe, "Ukrainako inbasioaren krisia Euskal Herrian" da. Hutsune handia dago, Ukrainako ondorio lazgarriez gain, eragin duen krisi ekonomikoan baitu inbasio horrek eragin handiena gugan eta nazioartean, eta goiko artikuluan, berriz, mugimendu militarrak agertzen dira bakarrik.

Pixka bat espezializatua da ekonomia eta politikari dagokionez, baina trukean, lehenengo eskutik bizi dugu eta informazio iturri asko ditugu eskueran.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)

Tira, iraila hasi zaigu eta nonbait, kalkuluen arabera hilabete amaieran izan daiteke artikuluori, beraz erabakitzen joateko unea. Nik proposatutakoa, Zientzia Fikzioa euskaraz, ba polita izango zen (eta izango da, egunean batean), baina pertsonalki horretara hurrengo asteetan dedikatzeko aukerarik ez dut. Iraila lanez gainezka daukat (lan batzuk wiki-erlazionatuak bide batez), eta hortaz, goiko proposamenetan Justizia Klimatikoa kontzeptuak aldekotasun batzuk dituenez, eta itzulpen bidez egingarria dirudienez, ba horren alde egiteko eskatuko nizueke. Lana wikiproiektu edo beste modu batean bideratzeko proposa dezake @Theklan ek agian, eta @Koldo Biguri, @Gotzon jarraian hasten bazarete... eta laguntza gehigarria eskatzen baduzue, ba joan daiteke hori osatzen joan, eta bere argitalpen zehatza 400.000.arekin koordinatzeko modua izango dugu, lana aurreratuz. EWKE elkarteko presidente naizenez, sozializazio eta hedapenean lagunduko dut data iristen denean, baina hori eduki kontua baino gehiago elkartekoa izanda, ba posta-zerrendatik ere bideratuko dut. Eskerrik asko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Justizia klimatikoa ondo dago itzulpena egiteko, sorburuko testu potentea dugunez. Gainera, hemen gure artean itzultzaile bikainak ditugu postedizio lana egiteko, baina gaiak ez nau askorik gogobetetzen eta, egia esateko, gainezka nabil.

Beraz, pixkanaka joango naiz goian aipatu nire proposameneko artikulua sortzen eta ontzen, gaurkotasun handikoa, inondik ere.

Josu (eztabaidaekarpenak)

Kaixo. Ni "Justizia klimatikoa" artikuluaren alde. Zoritxarrez, gaurkotasun handiko gaia, artikulu txukuna merezi duena.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Justizia klimatikoa artikuluaren itzulpena egiten abiatuta nago, oraingoz frantsesezko bertsioari jarraituta. Wikipedia orria itzuli batean ari naiz, erosoago baita niretzat ELIA integratuta aritzea.

Batekoz beste, Klima defendatzeko xedez aurkeztutako auzien historia eta Azalpena amaituta dauzkat. Hortik aurrera, herrialdez herrialde izandako auzien kontakizuna dator.

Inor laguntzen hastekotan, proposatzen diot hortik aurrera egitea.

Frantsesezkoaren itzulpena bukatu ostean, ongi iruditzen bazaizue, ingelesezko bertsioan dauden atal baliagarriak har genitzake, artikulua osatzeko.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Gerturatzen ari gara! Ea guztion artean lortzen dugun artikulua pulamentuz egotea egun horretarako.

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Badirudi @Gotzon aurreratu zaigula eta argitaratu duela jada artikulua, itxoin gabe. Ezabatu daiteke oraindik eta edukia berreskuratu bestean pegatzeko.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Bai, barka, ez nuen hala egin behar, itzulpena "argitaratu" egin dudanean, espero nuen erabiltzaile orri batean jarriko zuela, ez benetako orrian.

Theklan (eztabaidaekarpenak)
Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Mila esker, Galder.Eskertuko nuke besteren batek hartuko balu puzzlea osatzeko lan hori. Egia esateko, datorren astean ez dut astirik izango edizio lan askorik egiteko...

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Frantsesezko artikuluaren itzulpena eta egokitzapena amaitu berritu dut, Justizia klimatikoa zirriborroan. Akats batzuk ematen ditu erreferentzietan eta oharretan, saiatuko naiz horiek konpontzen.

Agian ingeleseko bertsioak dituen atal batzuekin osatu daiteke, nahiz, nire ustez, frantsesezkoa xeheagoa den.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Orain arte artikuluan aurreratutako guztia, ustez, ipini dut ordenatuta Wikiproiektu:400.000 orrian.

Funtsean, frantsesezko artikuluaren itzulpena da enborra, gehi lehendik ingelesezkotik hartutako zatikiak; orobat, auzibideen historia frantsesezkotik hartuta dago, ingelesezkoa baino xeheagoa baita.

Saiatu naiz erreferentzietan euskarazko iturriak txertatzen; Argia-k, esate baterako, Larrialdi klimatikoa izeneko atal luze bat dauka. Justizia klimatikoarekin lotutakoak txertatu ditut. Berria-n, aldiz, ezer gutxi aurkitu dut «justizia klimatikoa» bilatuta.

Irudi gehiago erantsi ditut, ingelesezkoa eta frantsesezkoa urri baitira alde horretatik. Wikimedian bi kategoria daude, Climate justice eta Climate justice and social justice, ez ikaragarriak ere, baina tira.

Ez naiz ausartu HAU INGELESEZKO WIKIPEDIATIK DATOR azpi-izenburua duten atalak kentzen. Baliozko gauzak daude, baina osatu gabe, eta ingelesezko artikulua ikusita, iruditzen zait luze joko ligukeela horiek ongi osatu eta moldatzea. Ez dakit, guztion artean erabaki beharko dugu zer egin ata horiekin.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Badirudi hurbil dugula 400.000 artikuluren langa; orain (2022-10-17 16:48) 399.933 ditugu...

Justizia klimatikoa artikuluaren zirriborroa itxuratuta utzi dut hemen: Wikiproiektu:400.000. Orobat, garatu gabe gelditu ziren atalak kendu egin ditut, testuaren orrazketa azkar bat egin dut, edukiaren kohesioaren ikuspegiaz, eta akats ortotipografikoak zuzendu ditut. Amaieran falta ziren Ikus, gainera eta Kanpo estekak atalak erantsi ditut.

Gogoratu, nahi izanez gero ikusizko editorea erabil daiteke aldaketak egiteko, hemen: https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Wikiproiektu:400.000&veaction=edit

Theklan (eztabaidaekarpenak)

Artikuluak orain bi sarrera ditu. Ingelesetik itzulitakoa hobea dela uste dut, eta hasierako hori bakarrik mantenduko nuke, artikulua konpaktoago egite aldera.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Beraz, zirriborroan den Kontzeptuaren azalpena kenduko zenuke, osorik?

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Pixka bat luzea izan arren, nik ez nuke kenduko. Antzeko ideiak aipatzen dira, baina ez zait errepikakorra iruditzen (sarrera artikuluaren laburpena da). Atalburua laburtu eta paragrafoak konpentsatu ditut.

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Ados, @Theklan, ni ere zalantzan ibili naiz. Dena dela, uste dut kontuan izan behar genukeela sarrera (hau da, aurkibideko atalen aurreko zatia) laburra izan behar dela, @Iñaki LLk gogorarazten zuen bezala.

Iñaki LL (eztabaidaekarpenak)

Ez dut jarraipen hurbilik egin, baina "Kontzeptuaren azalpena" luze samarra dirudi (hori da Theklanek aipatu "bi sarrera ditu"?). Nire ustez, gera liteke, koherentea bada gainerako testuarekin eta interesgarri ikusten bada, kontzeptu berezi samarra denez.

Antzeko atal bat gehitu nuen bere garaian Reconquistan, argigarria zelakoan (gero hainbat paragrafo gehitu zitzaizkion, luzeegia eginez nire irudirako).

Gotzon (eztabaidaekarpenak)

Erabat ados, egin dituzuen aldaketekin. Artikulu sendoa gelditu dela esango nuke.

Luistxo (eztabaidaekarpenak)
"400.000. artikulua" mezuari erantzun