Treacher Collins sindromea mutazio batek garapen enbriologikoan sortzen dituen akatsen ondorio bat da. Garapen enbriologikoan, ernaldutakoobulu batetik abiatuz, zelulakmitosi bidez zatitzen hasten dira hainbat egitura sortuz. Horrela, zelulak desberdintzen hasiko dira eta hasiera batean bi orriko ernetze diskoa sortuko da, ondoren (3 asteko enbrioian) hiru orrikoa bilakatuko dena. Honetan, zelula ektodermikoak, mesodermikoak eta endodermikoak bereiziko dira[4].
Geroago, garapen enbriologikoaren 4. astearen hasieran, notokorda eta plaka prekordala egitura induktoreak direnez, aldameneko zelula ektodermikoak proliferatzen hasten dira ektodermo zelula geruzan, loditasun bat agerraraziz: plaka neurala[4].
Ondoren, neurulazio deritzon prozesuaren bidez, plaka neuralaren ertzak, tolestura neuralak, gorantz altxatu eta tolesten hasten dira, eta horien artean geratzen den depresioari, ildo neurala deritzo[4].
Tolestura neuralak hurbildu eta 4. somita mailan fusionatzen hasten dira, zelula ektodermikoetatik askatuz eta enbrioiaren gorputzean barneratuz. Honen ondorioz, hodi neurala sortzen da, alde zefalikotik alde kaudalera hedatzen dena[4].
Lehen aipatutako plaka neuralaren alboko ertzeetako zelulak, desberdintze prozesu baten ondorioz, gandor neuraletako zelula bihurtzen dira. Zelula multzo honek, neuroektodermoaren azpiko mesodermora migratuko du, zeinak gandor neuraletako zelula horiek egitura kreneofazial anitz sortzen dituzte. Horregatik, horien garapenaren akatsek malformazioak sortzen dituzte eremu kraneofazialean. Zelula hauek kuxin endokardiko konotrunkalen eraketan laguntzen dute baita ere, hauek bihotzareninfundibulua bi zatitan bereizten dute: birika hodiak eta hodi aortikoak[4].
Horregatik, akats kraneofazialak dituzten ume askok anomalia kardiakoak pairatzen dituzte: enbor arterialaren iraunkortasuna behin betiko egituran, Fallot-en tetralogia eta hodi handien transposizioa, besteak beste[4].
Kasu gehienen kausa 5. kromosoman dagoen TCOF1 genearen mutazioak dira. Gen horren produktua, “treacle” izeneko proteina bat da, apoptosia aurreikusteko beharrezkoa dena eta gandor neuraleko zelulen proliferazioa mantentzeko balio duena, baina haien migrazioa kontrolatzen ez duena[4].
Beste batzuetan, POLR1C (6p21.1) edo POLR1D (13q12.2) geneetako mutazioen ondorio da, RNA polimerasaren I eta III azpiunitateak kodetzen dituztenak.
Kasu gehienak mutazio genetiko baten ondorioz garatzen diren arren, fenokopiak lortu egin dira dosi teratogenikoen ondorioz. Teratogenoak, hau da, fetuan malformazioak sor ditzaketen substantziak, patologia honen kausa ere izan daitezke, alkohola eta azido erretinoikoa, adibidez; gandor neuraletako zelulak oso ahulak baitira[4].
Sindrome hau oso aldagarria da eta kasu batzuetan, hain arina da eragina, non ez diren diagnostikatzen. Bestalde, kasu larriagoak era asko sintoma eta seinuak azal ditzakete[4].
Entzumen arazoak ere paira ditzakete. Kanpoko belarriaren akatsak ohikoak dira, mikrotia eta anotia, besteak beste. Halaber, entzumen-hodienatresia eta erdi belarriaren hezurtxoen mutazio ezohikoak gerta daitezke. Hortaz, hodi bilateralen entzumen-galera sarritan suertatzen da[5].
Begiei dagokienez, normalean beherantz okertuta dauden betazaleko artekez eta beheko betazalaren kolobomez afektatuak egon ohi dira[5]. Betilerik gabe jaiotzen dira batzuetan[4].
Diagnostikoa, prenatala eta diferentziala izan daiteke[6], azken hau jaio ostean egiten den antzeko gaixotasunen sintometan oinarritutako bazterketan datza. Diagnostiko prenatala hainbat metodoren bidez egin daiteke:
Garapenaren 10-12 asteetan egiten den mikrobiloxka korionikoen laginen analisi molekularraren (CVS) bidez.
Garapenaren 14 eta 18 aste tartean egiten den amniozentesiaren bidez.