Eragiketa bat bitarra da baldin eta soilik baldinbetetzen bada eta bakoitzeko. Irudi honetan ikusten den bezala, ez dio axola eragingaiak zein ordenatan sartzen diren, aterako den emaitza baliokidea izango baita.
Matematika arloan, eragiketa bitar bat trukakorra izan daiteke, eragingaien ordena aldatzeak eragiketaren emaitzan eraginik ez badauka. Horri trukakortasuna edo propietate trukakorra esaten zaio. Eragiketa bitar askoren oinarrizko propietatea da, eta froga matematiko asko horren menpe daude.
Propietate hau batuketekin eta biderketekin erabil daiteke, baina ez kenketekin eta zatiketekin. Trukakorrak ez diren eragiketei "eragiketa ez-trukakorrak" esaten zaie. Trukakortasunaren propietatea lehenagotik erabilia izan zen arren, 19. mendea arte ez zen izendatu, matematika garai hartan hasi baitzen formalizatzen.[1][2] Propietate hau erlazio bitarretan aplikatzeari simetria deritzo. Esate baterako, berdintza simetrikoa da, bi adierazpen matematikok balio bera itzultzen dutelako, euren hurrenkerari begiratu gabe.[3]
Trukakortasuna sagarren bidez adierazita. Zenbaki naturalen batuketa irudikatuz, eragiketa trukakorra da.Galtzerdiak janztea ekintza trukakor bat da. Hasieran ezkerreko galtzerdia janztea eta ondoren eskumakoa, edota alderantziz egitea, gauza bera da. Ondorioa bera izango da, bi galtzerdiak jantzita edukitzea alegia. Aldiz, azpiko arropak eta galtzak janztea ez da ekintza trukakorra, hasieran galtzak janzten badira ondoren ezin direlako azpiko arropak jantzi.
Beste adibide bat zerbait ordaintzerakoan gertatzen da. Berdin dio txanponak zein ordenatan ematen diren, ordaindu beharreko kopurua berdina izango baita.