Wikipedia, Entziklopedia askea

Afrikako geografia

Afrikako erliebe-unitate nagusiak.

Afrikako erliebea nahiko horizontala eta uniformea da; goi-ordoki oso zabalak ditu, ibai-arro handiak eta mendigune bakartu batzuk. Orografiaren ikuspegitik, Afrikak 600 metroko batez besteko altuera du; hau da, Ipar Amerikaren edo Hego Amerikaren antzera, baina Asiak (950 m) baino gutxiago; hori bai, beste kontinenteek ez bezala, ia ez du 3.000 m baino gehiagoko altueran dagoen lurralderik.

Kontinenteko iparraldea eta mendebaldea, oro har, beherago dago ekialdea eta hegoaldea baino. Bestalde, kontinenterik zaharrena da eta higadura handia jasan du. Horregatik, haren mendiak ez dira beste kontinenteetakoak bezain garaiak: urak eta haizeak milioika urtetan zehar higatu dituzte.

Ekuatorea pasatzen da Afrikaren erdi-erditik. Horrek esan nahi du erdialdeko Afrika tropikoen artean dagoela eta klima beroa eta euritsua izaten duela urte osoan; tropikoen arteko lurraldeen iparralde eta hegoaldean, berriz, euri sasoia eta sasoi lehorra tartekatzen dira. Basamortuetan (Sahara, iparraldean; Kalahari eta Namibia, hegoaldean), aldiz, klima oso bero eta lehorra dago urte osoan.


Afrikako erliebe-unitate nagusiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Afrikan hiru motatakoak dira erliebe-unitate nagusiak:

  • Goi-ordokiak: oso zabalak dira eta kontinente osoan daude, baina altuera handiagokoak dira hegoaldean; haiengatik esaten da kontinente horizontal eta uniformea dela. Batez besteko altuera handi samarra da, 750 m. Haietako batzuetan, eremu oso lehor edo aridoak daude (Sahara eta (Kalahari basamortuak)
  • Sakonuneak: erdialdeko goi-ordokietan zabaltzen dira; aipagarriak dira Kongo eta Niger ibaien arroan eta Qattara eta Affar sakonuneak.

Afrikako mendirik altuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hauexek dira Afrikako mendirik garaienak:

Zb. Izena Herrialdea Altuera
1 Kilimanjaro Tanzania 5.889 m
2 Kenya mendia Kenya 5.184 m
3 Stanley mendia Uganda/ KED 5.065 m
4 Ras Dashen Etiopia 4.543 m
5 Meru mendia Tanzania 4.558 m
6 Karisimbi mendia Ruanda/ KED 4.507 m
7 Elgon mendia Uganda/ Kenya 4.321 m
8 Kamerun mendia Kamerun 4.095 m
9 Tubkal Maroko 4.167 m

Itsasoak, ibaiak eta aintzirak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ibaiak: Munduko ibairik luzeena aurkitzen da Afrikan: Nilo ibaia, Mediterraneoan itsasoratzen dena. Baina badira beste ibai luze batzuk ere: Kongo ibaia erdialdeko Afrikan; mendebaldean, Niger ibaia, Atlantikoan itsasoratzen dena; eta hegoaldean, Zambezi ibaia, Indiako Ozeanoan itsasoratzen dena. Honako hauek dira Afrikako ibai nagusiak:
Izena Luzera
Nilo 6.500 km
Kongo 4.800 km
Niger 4.200 km
Zambezi 3.200 km
Senegal 1.790 km
Limpopo 1.750 km
Volta 1.500 km
  1. Victoria: 69.485 km²
  2. Tanganyika: 32.893 km²
  3. Malawi: 30.044 km²
  4. Turkana: 6.405 km²
  5. Albert: 5.299 km²
  6. Kivu: 2.700 km²
  7. Edward: 2.325 km²