Edukira joan

Txikipedia:Elisabet II.a Borboikoa (Espainia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Elisabet II Espainiakoa, Federico Madrazo

Elisabet II.a (Madrilen, 1830eko urriaren 10ean jaio zen eta Parisen, 1904ko apirilaren 7an hil zen) Espainiako erregina izan zen 1833tik 1868 arte. 1833an, bere aita, Fernando VII.aren heriotzaren ondoren, Elisabet Espainiako erregina izendatua izan zen hiru urte zituela. Erregina izendatu izanak Gerra Karlistak eragin zituen, zeren eta, bere osabak, Karlos Maria Isidro Borboikoak tronua erreklamatzen zuen errege legitimo gisa.

La Gloriosa edo Loroitsua[1] izenaz ezagutzen den iraultzak tronutik bota zuen, eta bere ordez behin-behineko batzorde iraultzaile bat ezarri zen Pascual Madozen aginpean.

Elisabet II bere amarekin, Maria Kristina Borboikoa.

Elisabet (Maria Elisabet Luisa bataiatua) Madrilen jaio zen 1830eko urriaren 10ean. Bere gurasoak Fernando VII.a eta Maria Kristina Borboikoa ziren. Espainiako erregina izendatu zuten 3 urte zituela, hortik, 13 urte egin zuen arte 2 erregeorde izan zituen; lehenik bere ama Maria Kristina[2] (1833-1840) eta bere amaren ostean Baldomero Espartero[3] jenerala (1840-1843). 13 urte egin zituenean gobernuak gobernatzeko adin nahikoa zuela erabaki zuen.

Fernando VII lehendik hiru aldiz ezkonduta egon zen, baina ezin izan zuen semerik izan. Hori ikusita 1830eko Berrespen Pragmatikoa[4] aldarrikatu zuen, aukera ematen zuena emakume bat Espainiako tronura igoteko. 1833an Fernandoren heriotzaren ondorioz Elisabet erregina izendatua izan zen, baina bere osabak, Don Karlosek ez zuen onartu eta Lehen Karlistaldia eragin zuen.

Bere lehengusuarekin, Frantzisko Asiskoarekin ezkondu zen 1846-an, eta honek beste altxamendu karlista bat eragin zuen, Don Karlosen semearekin ezkontzea lortu nahi zutelako. Beraien arteko harremana azkar hondatu zen eta ez ziren zoriontzu izan. Elisabetek 12 haurdunaldi izan zituen, baina bakarrik 4 iritsi ziren helduarora. Ofizialki Frantziskoren seme-alabak ziren, baina historiatzaile askok uste dute bat ere ez zela Frantziskorena zeren eta homosexuala[5] zen.

Elisabeten erreginaldia Espainiako trantsizio momentuan izan zen, bere agintean koroak parlamentuari hainbat botere eman zizkion. Bere agintean Amerikako lurralde gehienak independizatu ziren.

Erreginak esku hartu zuen politikan, hurrengo legeak onartzen:

Loroitsua deituriko iraultzak tronutik kendu zuen 1868-an eta Lehen errepublika aldarrikatu zen

1868-ko iraultzaren ondorioz, Elisabet Espainiatik joatera behartuta egon zen eta uda Donostian pasatzen ari zela, tren bat hartu zuen Parisera. Han erbesteratu zen Napoleon III.aren babesarekin; bertan 1870ean bere semearen, alde abdikatu zuen. Bitartean Espainiako gobernuak Amadeo Saboiakoari[6] eskaini zioten tronua Elisabeten ordez, Amadeo I.a izango zena.

Elisabet Parisen bizi izan zen; Espainiako lehen errepublika, bere semea, Alfontso XII.aren erregealdia eta heriotza, bere errain, Maria Kristina Austriakoaren erregeordetza eta bere biloba, Alfontso XIII.aren erregealdia ikusi zuen. Parisen hil zen 1904-ko apirilaren 9an gripe batek eragindako birikietako arazoak gaitik 73 urte zituela.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «La "Revolución Gloriosa" que acabó con Isabel II en 1868» historia.nationalgeographic.com.es 2020-09-17 (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  2. «La regencia de María Cristina (1833-1840) | Historia de España en el siglo XIX» descargas.intef.es (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  3. (Gaztelaniaz) Nuevatribuna. (2022-06-13). «La Regencia del General Espartero» Nuevatribuna (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  4. (Gaztelaniaz) DarioMadrid. (2023-03-29). «La «Pragmática Sanción» de 1830: la posibilidad de que en España volviera a reinar una mujer y el origen de las Guerras Carlistas» Darío Madrid Historia y Fotografía (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  5. (Gaztelaniaz) Vanitatis. (2022-05-13). «Francisco de Asís, el consorte olvidado al que acompañó la sombra de la homosexualidad» vanitatis.elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).
  6. «El reinado de Amadeo I de Saboya: la Universidad Libre de Murcia - Región de Murcia Digital» www.regmurcia.com (Noiz kontsultatua: 2024-06-06).